Euskara Elkarte Mugimenduaren eta Topagunearen prestakuntza beharren identifikazioa

Prestakuntza planak erakundeen kualifikazioa eta pertsonen garapenera bideraturako estrategia gauzatzen laguntzen duten kudeaketa tresnak dira. Zentzu honetan Topagunearen kezka nagusietako bat da Federazioaren eta Euskara Elkarte bazkideen gaitasun eta konpetentziak garatzen lagunduko dion proiektua aurrera eramatea.

Asmo horrekin eta kasuaren aniztasuna eta berezitasunak kontuan izanda, prestakuntza beharren identifikaziorako prozesu bat jarri dut martxan INCRESS aholkularitza zerbitzuaren laguntzarekin.

 Prozesuaren helburu nagusia Topagunea beraren eta Federazioaren baitan biltzen diren elkartetako prestakuntza beharrak identifikatzea eta behar horiek asetzeko formazio ekintza plana diseinatu eta garatzea.

Asmo honekin lanean hasi ginen 2010eko urtarrilean. Prestakuntza beharren identifikaziorako prozesuak hiru urrats  ditu: behar orokorren analisia, lan esparruen beharren analisia eta behar zehatzen identifikazioa.  Lehengo bi urratsak eman ditugu eta momentuan behar zehatzen identifikazioa lantzen gabiltza.

Aurreko bi faseetan identifikaturiko prestakuntza beharren kontrastea egiteko on line bidezko galdetegi bat bidaliko zaie bazkideei. Galdetegia oso sinplea da eta momentuan eta minutu pare batean betetzeko moduako.  Adi beraz datozen egunotan edukiko baituzue gaiari buruzko zuen iritzia eta ekarpena egiteko aukera.

Prozesu osoan zehar egindako lanaren ondorioz Topagunea eta Euskara Elkarteen prestakuntza beharren diagnosia izango dugu. Ondoren, behar horiek asetzeko kanpo eta barne prestakuntza ekintzen diseinua egiteari ekingo zaio. Uztailerako, Topagunea eta Euskara Elkarteen prestakuntza beharren diagnosiaren dosierra eta epe ertainera garatu beharreko prestakuntza plana izango ditugu eskuartean. Orduan, bazkideei aurkezteko zaizue.

 Prestakuntza PlanaAldez aurretik mila esker prozesua garatzen laguntzeagatik!