Topagunea

Euskaltzaleen aktibazioa aztergai urtarrilean egingo den Topaldia jardunaldian

Euskaltzaleen aktibazioa izango da aztergai XIII. Topaldian. “Euskaltzaleen aktibazioa 21. mendean; autoeraketa, ahalduntzea eta performatibitatea” izenburua izango du jardunaldiak.

Topaldia urtarrilaren 21ean osteguna, egingo da, Durangon, goiz eta arratsaldez. Eta gaurtik aurrera eta urtarrilaren 18a bitartean izena emateko aukera zabalik dago.

Aurtengoa jardunaldien hamahirugarren edizioa izango da eta ezinbesteko hitzordu bihurtu da, hainbat eta hainbat lagunentzako. Topaldia, Euskaltzaleen Mugimenduaren barne gogoetarako tresna batzuetan, kanpoko eragile eta norbanakoekin elkartrukea bideratzeko espazioa bestetan, barne elikadura iturri ezin hobea dira beti.

Oraingoan ere, komunitatearen garapenerako giltzarriak diren gaien bueltan arituko gara, euskaltzaleen aktibazioa aztertuko dugu ikuspuntu ezberdinetatik. Hori horrela, diskurtso eta esperientzia ugari ezagutzeko eta aztertzeko aukera izango dugu, aritu eta aditu ezberdinen laguntzarekin.

Egitarau interesgarria osatu dugu entzuteko, ikusteko eta eztabaidatzeko hitzaldi ugarirekin. Bost bloketan banatu dira edukiak:

Hitzordua badugu beraz, gorde eguna zure agendan!

Salir de la versión móvil