Euskal Herriko eta diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunak Mintza Egunean elkartuko dira.

  • Maiatzaren 27an, Donostian, Mintza Eguna izango da.
  • 30 urtez mintzapoza praktikatu duen komunitateak badu zer ospatu.
  • Egitarau oparoa euskaltzaleek elkarrekin topo eta topa egiteko.
  • Munduko mintzalagunen topaketa izango da.

Maiatzaren 27an Mintza Eguna Donostian ospatuko da, duela 30 urte Mintzapraktika jaio zen hirian. Euskal Herriko zein diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko aukera paregabea dute. Oro har, euskaltzale guztiak ospakizunean parte hartzera gonbidatuta daude. Mintzapoza elkarrekin praktikatzen jarraitzeko eta komunitatea trinkotzeko hitzordua izango da.

30 urte mintzapoza praktikatzen
Aurten 30 urte beteko dira Euskal Herrian lehen Mintzapraktika egitasmoa abiatu zenetik. Donostiako Bagera euskaltzaleen elkartea izan zen lehen pauso hura eman zuena, gerora hainbesteko mugimendua ekarri duen pausoa. 1993ko abenduan izan zen: sei Bagerakide eta euskaltegietan ikasten ari ziren beste sei lagun elkartu eta juxtu hortxe sortu zen txispa!

Mintza Eguna Donostian
Maiatzaren 27an, Euskal Herriko zein diasporako miintzalagun, mintzakide ta berbalagunek egun pasa egingo dute elkarrekin. Oraingoan Mintza Eguna Donostian izango da, duela 30 urte Mintzapraktika jaio zen hirian.

Donostian bertan egon ez arren, Mintza Eguna jaian parte hartzeko aukera izango da. Izan ere, bigarren urtez, mundu osoko kideekin hartu-emana izango dugu San Telmo museoko elizan egingo den Mintzodromoan. Hortaz, munduko Mintzalagun eta euskaltzale guztiei deie egin nahi diegu. Parte hartzeko izen emate galdetegia bete beharko da.

Mintzodromoa amaitutakoan esker emate ekitaldia izango da. Bertan Mintzalaguna, Mintzanet eta Jalgi Hadi mundura komunitateek ekitaldia parte hartzaileak omendu eta eskerrak emateko baliatuko dute.

Lehen Mintza Eguna 2006an antolatu zuen Euskaltzaleen Topaguneak, Iruñean. Ordutik urteroko ospatzen da eta luzea da egun berezi honetaz gozatu duten herrien zerrenda:

  • Donostian, Getxon, Gasteizen, Arrasaten, Elizondon, Santurtzin, Elgoibarren, Murgian, Beran, Atarrabian, Derion, Hondarribian, Lapuebla de Labarkan eta Hendaian.

Mintza Egunari buruzko informazioa

1. Algorta-Erandio-Bilbo-Derio-Iurreta-Eibar-Elgoibar-Donostia.
2. Izarra,Murgia-Gasteiz-Eskoriatza-Aretxabaleta-Arrasate-Bergara-Soraluze- Donostia.

  • Bazkaria: 5 menu aukeran.
    • Menua helduentzat: Patatak txorizoarekin + Oilasko errea entsaladarekin + krema eta esnegain hostopila txokolate bero saltsarekin
    • Menu zeliakoa helduentzat: Patatak txorizoarekin + Oilasko errea entsaladarekin + gluten gabeko postrea
    • Menu beganoa helduentzat: Pasta entsalada + barazki menestra + fruta
    • Menua haurrentzat: Makarroiak tomatearekin eta urdaiazpikoarekin + Eskalopea txip patatekin + banilla flana
    • Menu zeliakoa haurrentzat: Makarroiak tomatearekin eta urdaiazpikoarekin + Eskalopea txip patatekin + banilla flan
  • Prezioak:
    • Helduak:
      • Bazkaria, hamaiketakoa eta bisita gidatuak 25€
      • Bazkaria, hamaiketako bisita gidatuak eta autobusa 45€
    • Haurrak:
      • Bazkaria, hamaiketakoa, bisita gidatuak eta haurren txokoa 12€
      • Bazkaria, hamaiketako, bisita gidatuak, haurren txokoa eta autobusa 27€

Praktikatzeko aukerak biderkatuz
Bidelariek eta Bidelagunek, eskuz-esku, euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak biderkatu dituzte 30 urteotan, horren erakusle da gaur egun Mintzapraktikan aritzeko dauden modu anitzak:

  • Gurasolaguna, parkelaguna, mendi taldeak, hikalaguna, mintza ibilaldiak edo paseoak, mintzaboxeo, emakume taldea, pintxopote taldea, abesbatza.

Orduz geroztik Euskal Herrira zabaldu da egitasmoa eta Mintzalagunen sarea. Pentsa, gaur egun 7000 pertsonatik gora ari dira astero elkartzen Mintzapraktika egiteko. Astean ordu betez, solasaldi lasaian, Bidelagunek lotsa gainditu, akatsak egiteari beldurra kendu, hizkuntza ohiturak aldatu eta erabileran trebatuz. Bidelagunei, modu boluntarioan ari diren euskaldunei, astean ordu bete eskainiz, ezagutza prartekatu eta euskararen alde alea jartzeak MintzaPoza sorrarazten die.

Mintzaneten bidez, berriz, internetez konektatzen dira munduko bidelari eta bidelagunak: Ozeaniakoak, Euskal Herrikoak, Estatu Batuetakoak, Frantziakoak, Mexikokoak, Irlandakoak, Argentinakoak, Uruguaykoak, Txilekoak, Espainiakoak eta Erresuma Batukoak.