Topagunea

Europako hizkuntza-aniztasunaren Foroa Donostian

Donostiako Kursaal jauregian ospatuko da abenduaren 15 eta 16an Europako hizkuntza-aniztasunaren foroa, Donostia 2016 eta Unesco Etxeak elkarrekin antolatu duten jardunaldia. Honela diote antolatzaileek foroaren aurkezpenean:

Europan 24 hizkuntza ofizial daude, eta, horiez gain, Europar Batasunean 90 «eskualde-hizkuntza» edo «hizkuntza gutxitu» daude. UNESCOren datuen arabera, 30 hizkuntza inguru galtzeko arriskuan daude (Report on Endangered European languages and Linguistic Diversity in the European Union 2013), eta Europar Batasuneko 50 milioi pertsona inguruk, bertako biztanleen % 10ek, eskualdeko hizkuntzak edo hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzte. Gaur egun, hizkuntza-komunitate eta pertsona horiek ez dituzte hizkuntza-eskubideak bermatuak.

Abenduaren 15 eta 16ko egitarauak hizkuntza gutxietuen garapenean eragiten duten faktoreak aztertzea eta hauei buruz eztabaidatzea izango du xede; horretarako hainbat erakunde, gizarte eragile eta aditu bilduko ditu. Goi mailako hizlariak bilduko ditu foroak, lau atal nagusitan banatu diren gaiak aztertzeko:

Suzanne Romaine Oxford unibertsitateko irakasleak hizkuntza-aniztasunaren gainean egingo du irekiera hitzaldia.

Egitarau osoa lotura hontan duzue ikusgai.

Izen-emate epea zabalik dago jadanik. Matrikula 55 eurokoa da, bi egunetako bazkariak barne.

Foroa Donostia 2016 eta Unesco Etxeak antolatu dute. Batzorde zientifikoan Euskaltzaindia, NPDL, Kontseilua, Euskal Herriko Unibertsitatea, Unesco Katedra eta Soziolinguistika Klusterreko ordezkariek parte hartu dute.

 

Salir de la versión móvil