Topagunea

«Etxealditik Euskaraldira» ekimenarekin bat eginda film emanaldi bateratua euskarazko telebistek

Datorren asteazkenean, apirilaren 29an, euskarazko bi filmeren emisio bateratua egitea adostu dute EiTB, TOKIKOM eta Topaguneak. Emisioa Etxealditik Euskaraldira ekimenarekin bat egiteko modua izango da, asteazkenean Euskaralditik egingo den proposamena euskarazko filma bat ikustea izango da eta.

TOKIKOM toki komunikabideen bateragunea eta EiTBren arteko akordioa izan da proposamenari  oinarria eman diona.  Akordio horren ondorioz,  datorren asteazkenean, apirilak 29, euskarazko bi film ikusi ahal izango dira euskarazko toki telebistetan eta ETB3 katean, aldi berean. Horretarako EiTBk bi film hauek eskaintzeko aukera eman die euskaraz emititzen duten gainontzeko telebistei.

Filmak, esan bezala, aldi berean emitituko dira asteazkenean. Arratsaldeko lauetan Elkano: lehen mundu bira ikusteko aukera egongo da eta iluntzeko bederatzietan, berriz, Gartxot: konkistaren aitzineko konkista.

Gartxot: konkista aitzineko konkista 2011. urtean Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren agindupean egindako animaziozko filma da. Asisko Urmenetaren Gartxot komikian oinarritutako filma da, Arturo Kanpionek idatzitako Gartxot, Itzaltzuko Bardoa liburutik abiatutako komikia.

Elkano: lehen mundu bira berriz, 2019an estreinatutako animazio filma da, Angel Alonsok zuzendua. Jose Antonio Vitoria eta Garbiñe Losadak Juan Sebastian Elkanoren ibileratan oinarritu zuten filmerako egindako gidoia.

Emisio bateratuak ondoko telebistetan ikusi ahal izango dira:

Etxealditik Euskaraldira ekimenak bezalaxe, hizkuntza eta ohiturak izan dira proposamenaren ardatz, eta  “euskarazko ikus-entzunezkoez gozatzeko” eta “euskarazko ekoizpenen kontsumo-ohitura bultzatzeko” bat egin dute telebistek.

“Asteazkena ‘ikuslearen eguna’ izan ohi denez, zinera joan beharrean, zinea etxera ekartzea zen Etxealditik Euskaraldira ekimenaren baitan, herritarrei luzatu behar genien proposamena”, aurreratu du Euskaraldiko koordinatzaile Rita Aldabaldetrekuk.  “TOKIKOM, EiTB eta Topagunearen eskutik datorren proposamenak egun horretako planteamendua borobildu eta osatu egiten du”.

Salir de la versión móvil