Estatuaren esku-hartzea salatzeko hainbat agerraldi egingo dira apirilaren 9an

gelditu_kontseiluaAzken hilabeteetan Espainiako Gobernuak Euskal Autonomi Erkidegoan duen ordezkariak hainbat udaletako hizkuntza irizpide, araudi eta plangintzaren aurkako neurriak hartzen ari da. Erasoaldiari erantzuteko Kontseiluan biltzen diren euskalgintzako eragileak hainbat ekimen jarri dituzte martxan, martxoaren 20an egindako prentsaurrekoan Kontseiluko Zuzendaritza Batzordeak iragarri zuen moduan.

Herritarrei egin zaie dei zuzena oraingoan, errekerimenduak jaso dituzten udalerrietako herritarrei. Tolosan egindako agerraldian Paul Bilbao Kontseiluko zuzendariak eta euskalgintzako hainbat eragilek (tartean aipatutako herrietako euskaltzaleek eta Topaguneko ordezkari batek ere) apirilaren 9etako bilkuretarako deia egin dute.

Gaur-gaurkoz ondoko herrietan deitu dira elkarretaratzeak: Arrasate, Basauri, Bergara, Errenteria, Galdakao, Lekeitio, Lezo, Oiartzun, Ondarroa, Otxandio, Tolosa eta Zarautzen.

Informazio gehiago: Kontseiluaren webgunean.