Portugaleteko Harribola, Santurtziko Bai Esan, Erandioko Berbots, Getxoko Bizarra Lepoan eta Barakaldoko Sasiburu Euskara Elkarteek, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekin batera, formatu txikiko kultur zirkuitua antolatu dute datozen asteotarako.
   Kultur Errotaren asmo nagusietako bat kultur eskaintza herrietara hurbiltzea da. Horretarako, ohiko eskaintzaz gain, eskualde zirkuituak ere antolatzen dira. Horrela, hurbil dauden euskara elkarteen kultur programazioa koordinatuz, eskaintza bateratua lortzen da, emanaldiak elkarren aberasgarri izan daitezen.
    Nerbioi-Ibaizabal Itsasadarreko zirkuituari dagokionez, bost emanaldik osatuko dute, era guztietako publiko eta gustuak asetzeko modukoak. Lakrikun, BIkoteatroa eta Ander Lipusen antzerki taldeak, Zu Kantari eta Koldo Amestoy ipuin kontalaria izango dira protagonista urriaren 17an hasi eta azaroaren 10ean amaituko den zirkuituan. Egutegi zehatza, ondoko taulan ikus daiteke.Â
Â
Nerbioi-Ibaizabal Itsasadarreko kultur zirkuitua |
|||||
ELKARTEA |
KULTURGILEA |
IKUSKIZUNA |
EGUNA |
ORDUA |
TOKIA |
Harribola |
Lakrikun A. T |
Greban gaude |
Urriak 17 |
19:30 |
Portugaleteko Azokan |
Bai Esan |
Bikoteatroa |
Euskera sencilloaren manifiestoa |
Urriak 22 |
20:00 |
Santurtziko Kresala aretoan |
Berbots |
Zu Kantari |
Kantu afaria |
Urriak 31 |
22:00 |
‘ La Estrella’ jatetxean  |
Bizarra Lepoan  |
Koldo Amestoy |
Biderdi |
Azaroak 6 Â |
18:00 |
Geroa ikastolan |
Â
Â