Euskalgintzan dihardugunontzat ezinbestekoa da harrera eta oinarrizko formakuntza parean ditugun erronkei aurre egiteko. Norabide horretan, mugimendura datozen kide berrientzat edota harrera jaso ez dutenentzat (aktibista, zuzendaritzakide, langile berri…) jakin beharreko eduki eta jakintzak eskaintzeko asmotan datoz Ekiteko harrera saioak. Harrera-formakuntza xede duen programa da Ekiteko eta Topaguneak ekainean eskainiko du aurten. Formakuntza hau urtero eskainiko da.

Ekiteko harrera saioak

Nori zuzendua: Euskaltzaleen Topagunera batu den eta euskara elkarteen mugimenduren parte den edonori zuzendua dago.

Izen-ematea: Maiatzak 13tik-29ra bitarte egongo da zabalik

Lehen lan saioa: Ekainak 1, asteazkena, 17.30-18.30 artean (online)

Bigarren lan saioa: Ekaina 21, asteartea, 17.30-19.00 artean (online)

Edukia eta metodologia

Lau aspektu modu interaktiboan lantzeko aukera emango du programak. Mugimenduaren parte diren 4 kideek osatutako multimedia edukien bitartez:

  • Mugimenduaren oinarrietatik tiraka (Kike Amonarrizen eskutik)
  • Soziolinguistikan sakontzen: Txepetxen teoria (Xabier Bengoetxearen eskutik)
  • Euskalgintzaren Mapa (Garikoitz Goikoetxearen eskutik)
  • Euskaltzaleen Topagunea barnetik (Jasone Mendizabalen eskutik)

Oharra: 2020-2021. urtean Euskalgintzaren Mapa eta Soziolinguistika sakontzen saioak eskaini ziren.

Edukiak landu eta berauen gainean hausnartzeko bi lan saioek borobiltzen dute programa osoa. Asmoa argia da: saioetan parte hartzen duten kideak edukiekin elikatu, hauen inguruan hausnartu eta mugimenduaren baitan eraginkor aritzeko baliabideak eskaintzea.

  • Lehen lan-saioaren edukia (Aurkezpen saioa): Programaren aurkezpena egingo da lehenik. Ostean multimedia edukiak ikusteko plataforma aurkeztuko da eta hau nola erabili erakutsiko da. Azkenik edukiak lantzeko zenbait irizpide emango dira.
  • Bigarren lan-saioaren edukia (saio praktikoa): Plataformaren bidez landutako gaien inguruko dinamika desberdinak egingo dira lantalde desberdinetan bananduta, edukien gainean hausnartu eta azken hauek barneratzeko.

 

Izena emateko lotura honetan dagoen formularioa bete behar da