Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren enkarguz egindako Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoen lanketa (EGOD) ikerketa eta ikerketatik abiatutako euskararen gaineko diskurtso partekaturako zoru komuna aurkeztu zuten joan den martxoaren 10ean Durangon. Aurkezpena Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta egitasmoaren ardura izan duen Iñaki Martinez de Luna soziologoak egin zuten.
Ikerketaren txostena eta eranskinak: