
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!
1.300 fitxa baino gehiago jaso ditugu Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren XIV. edizio honetan.
Jasotako fitxen zozketa egin dugu eta une honetan liburuak biltzen gabiltza. 500 liburu aterako dira Euskaltzaleen Topagunetik egun hauetan eta poliki poliki irabazleen etxeetara heltzen joango dira eskatutako liburuak. Hori bai! Gero irazleen esku gelditzen da sorpresa ematea!
· ZERTAN DATZA? ·
Liburu bat irakurtzerakoan beste pertsona batetaz oroitu zara?
Orain duzu aukera irakurri duzun liburu hori nahi duzunari oparitzeko!
Urriaren 13tik abenduaren 9ra bitartean joan zaitez kanpaina hau martxan dagoen liburutegi batera eta euskarazko liburu bat hartu beharko duzu. Bueltatzerakoan, bete parte-hartze fitxa zure datuekin eta idatziozu mezu berezi bat. Egitasmoa amaitzean zozketa bat egingo da parte hartzaile guztien artean eta irabazlea izanez gero zuk irakurritako liburua helduko zaizu etxera, mezua itsatsirik duela.
Emaiozu sorpresa bat lagun horri!
· ZER EGIN BEHAR DA? ·
1 – Hartu euskarazko liburu bat liburutegitik, eraman etxera eta gozatu irakurketaz!
2 – Pentsatu liburu hori nori oparituko zeniokeen.
3 – Liburua bueltatzerakoan, bete parte-hartze fitxa zure datuekin eta idatzi beretzako mezu bat.
4 – Herri gzutietako fitxak jasotzean, 500* libururen zozketa egingo da eta irabazleek etxean jasoko dute oparitu nahi duten liburu hori, mezua itsasirik duela, oparitzeko prest!
5- Emaiozu sorpresa bat pertsona berezi horri!
Oharra: zozketatutako liburu kopurua parte-hartzearen eta lurraldearen araberakoak izango dira.
· HERRI ETA ANTOLATZAILEEN ZERRENDA ·
AGURAIN – UDALA
ARANGUREN – UDALA
ASPARRENA – UDALA
ASTIGARRAGA – LIBURUTEGIA
ATXONDO – UDALA
BARAÑAIN – UDALA
BARRUNDIA – UDALA
BEASAIN – UDALA
BERRIOBEITI – UDALA
BERRIZ – UDALA
DULANTZI – UDALA
ERMUA – EUSKAL BIRUSA
GASTEIZ – UDALA
GETXO – EGIZU
IGORRE – UDALA
IRUÑEA – UDALA
LEGAZPI – UDALA
LEITZALDEA – UDALA
MALERREKA – UDALA
MAÑARIA – UDALA
MENDIALDEA – KUADRILA
ONDARROA – UDALA
ORDIZIA – HITZARO
SAKANA – UDALA
SOPELA – UDALA
SORALUZE – PIL-PILEAN
ULTZAMALDEA – UDALA
ZALDIBIA – UDALA
ZIZUR NAGUSIA – UDALA