Abian da DemaS.A deman parte hartzeko deialdia

Urte osoan zehar herriz-herri euskaraz egiten diren laburmetrai lehiaketatan (24-48 orduko edo 24 ordutako edo gutxiagoko formatua dutenak) finalista geratu direnen finala da DemaSA.
Sortzaile amateurrentzako Durangoko Azokan erakusleiho bat izateaz gain, DemaSA topaleku ere bada beraien artean elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta harreman berriak sortzeko.

2019ko abenduan, Durangoko Azokan, euskarazko film laburren lehiaketetan aritzen direnentzako, DemaS.A ren bigarren edizioa izango da,  Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta:  sortzaile amateurren arteko dema.  Finalisten final handiaizango da abenduren 8an.  

Honakoek parte hartuko dute:

  • Euskarazko laburmetraiak,
  • 12-48 orduko tartean, gai /leku /objektu bat oinarri izanda egindakoak, lehiaketa baten barruan.
  • aurkeztutako lehiaketan finalera heldutakoak (2018ko urritik 2019ko urrira bitartean burututakoak)

Zenbat eta  lehiaketa gehiagotan parte hartu, aukera gehiago izango da abenduko finalera heltzeko, lehiaketa bakoitzeko bi film onenak sailkatuko baitira. Herrietan lehiaketak ospatu ahala, Euskaltzaleen Topagunea iragarriz joango da finalerako zein film labur sailkatu diren.

Parte hartu nahi? Informazio guztia hemen