Berriak - Página 250 de 257 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  08/12/02
Durangoko azokaren 44. edizioaren inguruan, Ahotsenea, sortzaileen gunea, martxan ipintzeko proposamena egin dute zenbait sortzailek. AHOTSENEA, Gune jakin bat izango da, egungo azoka aterpetzen duen Landakotik kanpo eta espazio bikoa. Bata: kultur sortzaile eta irakurle zein entzuleen arteko elkargunerako, eta bestea, Durangora hurbilduko diren idazle eta musikariekin elkarrizketak, mahai-inguruak, solasaldiak, musika emanaldi laburrak eta antzekoak […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/11/19
Iazko esperientziak izan zuen harrera onaren ondoren, gaur bertan aurkeztu da Iruñean BATBIRALAU, euskal kulturaren Nafarroako zirkuituaren bigarren edizioa. Zirkuituak formatu eta kalitate handiko lau emanaldi hurbilduko ditu Nafarroako lau herritara, publiko eta gustu ezberdinak asetzeko modukoak. Besteak beste, KEROBIA laukoteak hartuko du parte BATBIRALAUn, «Materia organikoa eta gainerakoak» bira ixteko kontzertu bereziarekin. Honako hau […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/11/11
Makinaria guztia martxan jarri dugu berriz ere, eta dagoeneko martxan daukagu Ikus-entzunezkoen Rallyaren IV. edizioa. Berrikuntza nabarmen bat izango da aurtengo edizioan: rallya koskortu egin zaigu dagoeneko, eta hori dela eta, izen propioa eman diogu: Kameratoia. 2008ko Kameratoia Tabakaleran izango da, Donostian, abenduaren 13an. Izena emateko epea zabalik dago azaroaren 28ra arte, eta parte hartzeko […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/11/06
/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:»Tabla normal»; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:»»; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:»Times New Roman»; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;} Urtarrilaren 23 eta 24an Bilbon egingo dira Topaguneak antolatutako jardunaldiak eta euskara elkarteak, sormena, sortzaileak zein kultur sorkuntza izango dira hizpide berauetan. Bilboko Bilborock aretoan egingo dira 2009ko urtarrilaren 23 […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/10/31
Txorierriko Aikor! aldizkariak irakurleen inguruan egindako ikerketaren emaitzen berri eman du urriko alean. Duela aste batzuk Eibarko Eta Kitto! astekariak jakinarazi zuen bezala, azterketaren emaitzak uste baino hobeak izan dira, eta Aikor! lehen postuan kokatzen dute eskualdean kontsumitzen diren hedabideen artean. Ikerketaren emaitzen txosten osoa aldizkariaren webgunean aurki daiteke. Hamabost urtetik gorako bost txorierritarretik lauk […]