Berriak - Página 246 de 257 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  09/04/23
Literatura Eskolak bost urte beteko ditu aurten. Larrabetzun martxan jarri zen ekimena Euskal Herriko bestelako txokoetara zabalduz joan da azken urteotan eta aurten ekitaldi bereziak antolatu dituzte urteurrena ospatzeko. Ekainaren 5, 6 eta 7a izango dira Literaturia jardunaldiak, baina aurretik ere hasi dira hainbat ekimen martxan jartzen. Apirilaren 22an antolatu dute lehen ekitaldia eta hurrengo […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/04/22
Topaguneak eta euskara elkarteek Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren hirugarren edizioa aurkeztu dute gaur, Liburuaren Nazioarteko Egunaren bezperan. Irakurketa sustatzeko asmoz sortu den egitasmoa, Hego Euskal Herriko 21 herritan gauzatuko da, tokian tokiko euskara elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker. Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira ekimenean parte […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/04/22
Kima Euskara Taldeak bosgarren urtez jarraian euskaltegietako ikasleei zuzendutako ipuin lehiaketa antolatu du. Iazko berrikuntza maila bakarretik bi mailetara pasatzea izan bazen, aurtengo deialdiak bi berrikuntza ditu. Aurrenekoa, Altsasu, eta Sakanako, euskaltegietako ikasleekin batera Sakanako mintzakide programako partaideek ere parte hartu dezaketela (B eta C mailetan). Bigarren berrikuntza, lehiaketari hirugarren maila bat gehitzea da. C […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/04/20
Bizi al daiteke euskaraz Iruñean? Galdera honekin ekin dio Iruñeako Karrikiri elkarteak hausnarketa prozesuari, Iruñerriko euskaldunen arteko zubiak eraikitzeko asmoa adieraziz. Jardunaldiak egingo dituzte maiatzaren 23an Arrotxapeako Juan de Beunza kaleko kultur aretoan, elkarteko bazkideen eta Iruñeako euskaldunen artean ideiak trukatu eta iritziak jasotzeko. Blog batean jasoko dute hausnarketaren inguruko informazioa.   Irudia: Karrikiri elkartearen […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/04/17
Apirilaren 26an ospatuko da aurten Erandioko Berbots euskara elkarteak urtero antolatzen duen Kanpomartxo eguna. Aurtengo Kanpomartxo eguna Kukularran egingo du Berbots elkarteak eta, urtero moduan, Erandio zein inguruko euskaldunen topagune izango da. Programa oparoa prestatu dute egunerako: Egun osoan zehar umeentzako jolasak izango dituzte 12,00etan Dantzariak 13,00etan Bertsolariak 14,30etan Herri bazkaria 17,00etan Kantuak eta pailazoak […]