Galtzaundi euskara taldea

Nafarroa Etorbidea 6, behea.
20400 Tolosa (Gipuzkoa)

943655004

galtzaundi@galtzaundi.eus

https://www.galtzaundi.eus

Galtzaundi Euskara Taldea Tolosaldeko euskara-taldea da. 1990. urteko abenduan sortu zen eskualdean euskara normalizatzeko helburuarekin. Elkartearen sorreran ezarritako helburuek bizirik jarraitzen dute gaur egun ere:

– Tolosaldeko euskaltzale guztiak batzea.
– Norberak bere inguruan euskararen erabilpenaren alde egin ditzakeen lanak bateratzea eta bideratzea.
– Tolosaldean euskararen normalizazioa lekuan-leku dauden euskaltzaleen bidez gizarteko alor guztietara hedatzea.
– Tolosaldeko bizitza sozial eta kulturala euskalduntzea.
– Euskarazko kultur jardueran eragin, lagundu eta sortaraztea.