Ezagutu gaitzazu

Euskaltzaleen Topagunea ehunka euskara elkarte eta euskaltzale taldek osatzen dugun mugimendu zabala da. Mota askotako egitasmoak antolatzen dituen gizarte mugimendu anitza da, Euskal Herrian tokian-tokian jendartearen parte hartzea ardatz duena. 

Euskararen aldeko elkarte, herritar eta langile talde batek osatzen dugu Topagunea. Guztion elkarlanari esker euskarari egunerokotasunean ematen zaion lekua geroz eta zabalagoa da.

 

“Hizkuntza komunitate konprometitua da euskaltzaleen topagunea, euskaraz bizi nahi duen herria eraikitzen ari dena”

 

HELBURUAK

Bi helburu izan ditu euskaltzaleen mugimenduak hasieratik:

  • Herrietako euskaltzaleak antolatzea.
  • Euskal hiztun komunitateak euskaraz bizi ahal izateko tresnak sortzea, euskararentzako espazioak zein funtzioak irabaziz.

JATORRIA

Euskaltzaleen Topagunea 1996. urtean sortu zen, baina lehen euskara elkarteen sorrera eta hedapena 80ko hamarkadaren erdi aldean kokatu beharra dago. Garai hartan sortutako mugimendua hitz eta kontzeptu berriak plazaratzen hasi zen.

“Ez da nahikoa euskara jakitea. Iraungo badu, nonahi eta noiznahi erabili behar da”.

 MUGIMENDUAREN BALOREAK

Baikortasuna

Ikuspegi positiboaz eraldatzen dugu inguratzen gaituena. Baikortasun kritikoa bidelagun euskal jendartean egon daitezkeen gatazka edo hutsuneak lantzen saiatzen gara.

Mugimenduan

Etengabeko berrikuntza dugu ardatz eta une oro erronka berriak aukeratzen ditugu. Ingurua gu bezain azkar mugituko da, baina ez gara atzean geldituko.

Egin eta eragin

Euskaldunok bizitzeko behar ditugun espazioak, funtzioak, ekimenak, zerbitzuak sortu eta martxan mantentzen ditugu.

Gertutasunez eta sarean

Tokikotasuna oinarri, geroz eta zabalagoa den komunitate trinko, ahaldundu eta saretua gara.  Bestelako hizkuntza eta kultur komunitateekin zubiak lantzen saiatzen gara. Zaintza eta parekidetasuna daude sarearen oinarrian.

Gardentasuna

Edonork izan dezake hartzen diren erabakien berri. Infomazioa eta baliabideen kudeaketa ere gardentasunez elkarnabatzen dugu.

Aniztasuna

Tokian tokiko mugimendu anitza da gurea, izaera eta antolaketari dagokionean. Bizikidetza dugu oinarri lan-arlo ezberdinetan. Euskaratik eta euskaraz ari den mugimendua da euskaltzaleena, baina hizkuntza aniztasunarekiko konpromisoa duena.

Urtez

Euskara elkarte elkarlanean

Bazkide baino gehiago

HARREMANA

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    82 − 77 =