Arabako Errioxako Gurasolagunak zenbait ekintza antolatu ditu datozen egunetarako

Familiak elkartu eta  euskaraz aritzeko guneak sortzen dituen egitasmoa da Gurasolaguna,  Eta Arabako Errioxan ere badute martxan Gurasolaguna; astean ordu betez elkartzen dira familiak euskaraz hitz egiteko. MintzaPozez aritzeko, euskaraz bizitzeko aukerak zabaltzeko.

Gurasolaguna egitasmoa ezagutzeko zenbait ekintza antolatu dituzte Oionen, Biasterin eta Ziekon datozen egunetan.

Ekintza horietan parte hartzeko gonbitea luzatu diete Errioxarrei, «Gurasolaguna zer den eta egitasmo hori zergatik den hain  garrantzitsua jakiteko» : 

Urtarrilaren 12tik 31ra aukera izango da Arabako Errioxako Gurasolagunean izena emateko, honako helbidean: labur.eus/ArabakoErrioxa