Kontseiluak, Nafarroako euskalgintzarekin batera, ekitaldia egingo du datorren apirilaren 25ean Iruñean, Anaitasuna kiroldegian.
Ekitaldiaren aurreko hilabeterako, Nafarroako euskaltzaleak balkoietan «Euskaraz bizi nahi dut» ikurrak jartzeko deialdia egingo da hurrengo egunotan. Ikurra eskuratzeko aukera izango da Iruñeako AEK-ko Iruñezar euskaltegian edo IKAko Campion euskaltegian 3 euroren truke. Beste herrietan bertako euskalgintzako eragileei galdetu ahal izango zaie.
Ikurra jartzerakoan argazki bat egin eta #ap25aNAHItasuna traola erabiliz sare sozialetan zabaltzea edo nafarroakoeuskalgintza@gmail.com helbidera bidaltzea eskatu da Kontseilutik.