Abenduaren 2an izango da Gasteizko Euskararen Ginkanaren finala

Finala Oihanederren hasiko da 11:00etan eta honako lau taldeek  lehiatuko dute elkarren artean: Hezigaitxak, Euskararen Aingeruak, Gudariak eta Gutarrak eta gu. 2000 euro banatuko dira saritan finalisten artean, ikasbidaiarako edo bonosaritan.

Partehartze arrakastatsua izan du Gasteizko Euskararen Ginkanak bere bigarren edizio honetan. Izan ere, guztira 304 gazte aritu dira, 74 taldetan elkartuta, munduko kulturak  eta hizkuntzak elkarrekin konektatzen, euskarari hauspoa ematen modu dibertigarrian.

Olabide (15 talde inguru) eta Presentacion de Maria (15 talde inguru) eskoletako gazteak izan dira parte hartzaileenak. Hala ere, ez pentsa beste batzuk atzera geratu direnik!  Honako eskoletatik ere partaide asko izan dira: Carmelitas Sagrado Corazon, Armentia ikastola, Marianistas eta Los Herran BHI. Beste hauetatik ere aritu dira bina talde: San Viator, Laudioko lanbide heziketa udal ikastetxea, Koldo Mitxelena, Urkide eta Escolapias. 

gasteizgin-1finala

Iazko finaleko irudi bat

“Hizkuntza aniztasuna eta sare sozialak” gaia hartuta, internet bidezko 6 proba burutu dituzte urriaren 3tik azaroaren 21era bitarte. Gazteek txapela kentzeko moduko lana egin dute ginkanan zehar; adibidez, “Maite zaitut” abestia 46 hizkuntzatan aurkeztu dute (hawaieraz, morse hizkuntzan, zulueraz, sardinieraz, gormutuen hizkuntan, japonieraz…) haietako batzuk hemen ikusi daitezke. “Polita” hitza ere 100 hizkuntzatan baino gehiagotan esan dute.

 

33 talde inguruk egin dituzte proba guztiak. Eta puntu gehien lortu dituzten lauak pasa dira finalera, honakoak:

 

  • 174 puntu HEZIGAITXAK (SAN VIATOR DBH4) Maider Bernabé, Alazne Orodea, Raquel Lazaro eta Irati Lazcano
  • 175 puntuEUSKARAREN AINGERUAK ( ARMENTIA DBH3)  Xabier Muñoz Etxagibel, Larraitz Ortega Alvarez, Iratxe Canales Marquinez, Idoia Fernandez de Villaverde Oroz
  • 178 puntu GUDARIAK (OLABIDEDBH4)  Itsaso Fernández, Maitane Garcia, Natalia Sebastián eta Uxue Zarandona
  • 181 puntu GUTARRAK ETA GU (OLABIDE DBH4) Aitor Sevillano, Jon Calvo, Dena Garmendia, Jon Urtaran