Mintzanet eguna abenduaren 3an Getxon.

Azken bi urteotan COVID19aren eraginez ezin izan da ospatu, baina aurten bai, badator Mintzanet Eguna! Gainera, egitasmoak 10 urte beteko ditu aurten, abenduaren 3an hain juxtu. Beraz, festa berezia antolatuko dute, 2019az geroztik aurrez-aurre ikusterik izan ez dituzten erabiltzaileekin elkartuz Getxoko Romo Kultur Etxean.

Mintzanet Egunari buruzko informazio guztia hemen duzue.

Euskaraz jarduteko aukera ez duten pertsonek etxetik atera gabe euskara praktikatzeko aukera izan dezaten da Mintzaneten helburua eta, hain zuzen, egitasmoan parte hartzen duten erabiltzaile guztiei bereziki azken bi urteotan egindako ahalegina eskertuko diete 10.urteurrenean.

Mintzanet Sariak ere banatuko dituzte: Bidelari eta Bidelagun Onena eta Aipamen Berezia sariak (azken hau aurten bikoitza izango da).

  

   HITZORDUA:

   NOIZabenduaren 3an, Euskararen Egunean, Mintzanet    jaio zen           egunean.

   NONRomo Kultur Etxean (Getxo) izango da

   BAZKARIA:  menuak 20-25 euro balioko ditu,  (eskudirutan)