Mintzalaguna elkarrekin! Bigarren deialdia zabalik

  • Urtarrilean bigarren izen emate deialdia irekiko da.
  • Mintzalagunek elkarrekin euskara bizi eta erabiltzen dute.
  • Aisialdi esperientzia aberasgarriak partekatzen dituzte.
  • Euskal Herrian 7.700 lagun elkartzen gara mintzapraktika saioetan.

Urrian ikasturtea hastearekin batera, Mintzalagun talde berriak sortu ziren. Urtarrilean komunitatearen sareak ehuntzen jarraituko du, bigarren izen emate deialdiari esker. Mintzalaguna euskara bizi eta erabiltzeko aukera paregabea da. Izan ere, ekimenak euskaraz aritzeko gune eta uneak sortzen ditu. Astero taldean ordu betez herrikideekin mintzapraktika egiteko elkartzen dira. Urtean zehar, ekintza osagarrien bidez, gainerako kideak ezagutzeko aukera izaten dute. Zure herriko euskaldunekin esperientziak partekatzeko prest? Ez galdu aukera eta eman izena.

Uda ondoren, asteroko hitzorduei ekin zieten, elkarrekin esperientzia aberasgarriak bizitzeko gogoz. Urtarrilean berriz ere mintzapraktika egiteko bilduko dira, bigarren deialdian bat egin duten mintzalagun berriekin batera.

Mintzalagunak euskaraz bizi nahi dutelako, bospasei laguneko taldetan elkarturik, adiskide giroan aritzen dira hizketan eta pixkanaka sumatuko dute mintzapraktikaren efektua: kalean ere imajinatzen ez luketen hamaika pertsonekin hasiko dira euskaraz hitz egiten. Eta zu, animatzen zara? `Euskara bizi, erabili.

Nondik norakoak

Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu. Beldurrei aurre egin nahi dietelako, ahaztutakoak berriz gogorarazteko, euskara maila hobetzeko edota euskaraz gozatzeko ematen dute izen

  • Mintzalaguna euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak euskaraz egin nahi duten pertsonekin euskaraz aritzeko elkartzen dituen programa da.
  • Parte hartzaileen artean talde txikiak egiten dira eta astean behin ordu betez beraien aisialdi garaian elkartuko dira paseoan, kafetegian, parkean… euskaraz aritzeko, euskaraz bizitzeko.


Bi modutara parte har daiteke:

  • Euskara praktikatuz (bidelaria)
  • Euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna).

Mintzalagun bihurtzeko baldintza bakarrak, euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea dira. Mintzalaguna elkarrekin! Euskara bizi, erabili. Parte hartu!

Parte hartzeko bi baldintza bete behar dira:

  • Euskaraz komunikatzeko gai izatea.
  • Astean ordubetez elkartzeko prest egotea.

Gaur egun 7721 mintzalagun elkartzen gara. Guztira 1222 taldek osatzen dute mintzalagunon sarea, komunitatea.

Izen ematea

Izena emateko beharrezko informazioa, herriko euskara elkartean, euskaltegian, udalean edota mintzalaguna.eus webgunean aurki daiteke.

Guztira, 21 herri eta eskualdek hartu dute parte kanpainan, baina Mintzapraktika egitasmoetan parte hartzeko deia Euskal Herri osora hedatu nahi du deialdiak.

Ongi etorri mintzalagunon mundura! Euskara bizi, erabili.