Debabarrenean Euskararen Ginkana egiten ari dira

Kutxa Ekoguneak Euskaltzaleon Topagunearekin batera eta Deba, Mutriku, Elgoibar, Eibar eta Soraluzeko udalek eta Eibarren AKEBAIk lagundurik, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko martxan jarriko dute Euskararen Ginkanaren Debabarreneko 1.edizioa.
 
Euskararen Ginkana lehiaketa honen bidez jolasen bitartez gazteen eta taldeen artean hizkuntzekiko sentiberatasuna eta aktibismoa bultzatzea da erronka. Urte honetan Debabarrenara heldu da lehiaketa eta “hizkuntza-ekologia” izango da lehiaketaren gaia.

Eibar, Elgoibar, Soraluze, Mutriku eta Debako gazteez osatutako 21 talde ari dira parte-hartzenhizkuntza ekologia lantzen duen lehiaketa honetan. D.B.H 4-ko ikasleak dira guztiak, eta talde bakoitza bere ikasgelaren ordezkari gisa hari da lehiatzen. Helburua, euskaraz eta euskararekin jolasteaz gain, ikasketa bidairako 800€-ko sari nagusia lortzea dute. Horretarako, euskararenginkana.eus webgunean astero publikatzen diren probak gainditu eta puntuak pilatu beharko dituzte, abenduaren 4an  goizez Eibarko Coliseo Antzokian jokatuko den finalerako txartela eskuratzeko. Bertan erabakiko da zein taldek irabaziko duen Debabarreneko Euskararen Ginkanaren lehen edizio hau.