Select Page

   Topalabe taldea

Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez sortutako taldea da Topalabe taldea. 2013an egin zuen taldeak lehen bilkura, Euskaltzaleen mugimenduaren Kongresuan onartutako lan-ildo bati erantzunez. Topaguneak soziolinguistika arloko adituz osatutako gogoeta talde baten beharra zuela adosten zen mugimenduaren Kongresuan onartutako ponentzian eta ondoko eginkizunak eman zizkion taldeari: “diskurtso sortzaile izan, mugimenduaren norabidea markatu, hizkuntz politika ofizialen irakurketa egin eta mugimenduaren ahotsaren errepresentazioa izatea”.

Taldearen sorreratik anitzak izan dira bertan landu diren gogoeta ildo eta aztergaiak, baina orain arteko ibilbidean argitaratutako bi dokumentuak izan dira mugarri nagusiak: 2015ean kaleratutako Berrikasi eta Berrikusi txostena eta 2020an argitaratutako Berrindartu eta jauzi gogoeta.

Kide ezberdinak izan ditu Topalabek urteotan eta taldera batu diren lagunek bi ezaugarri dituzte: soziolinguistikaren arloan badute zeresana, beraien ibilbideagatik (aditu edo aritu bezala), eta euskaltzaleen mugimenduko kide edo hurbileko pertsonak dira. Berrindartu eta jauzi gogoeta argitaratzerakoan ondokoak izan dira taldekideak: Karmelo Aiesta, Kike Amonarriz, Xabier Erize, Mikel Irizar, Iker Martinez de Lagos, Iñaki Martinez de Luna, Jasone Mendizabal eta Jon Sarasua.

Euskaltzaletasuna ziklo aldaketa batean zegoela defendatu zuen Topalabe taldeak. Ziklo aldaketa horren azterketa egin zuen  Berrikasi eta Berrikusi dokumentuan, azken hamarkadatako irakurketa kritikoa eginez, batetik, eta ziklo berrirako gakoak izan zitezkeen estrategiak iradokiz, bestetik. Gogoeta hauek euskalgintzan zabaldu eta eztabaidatu ziren hurrengo hilabeteetan.

BERRINDARTU ETA JAUZI (2020)

Gogoeta berri honetan Topalabe taldea osatzen duten lagunek euskararen normalizazioan jauzi sendo bat egiteko garaia dela azpimarratzen dute, eta jauzi horretarako lehentasunezko eremuak zeintzuk diren proposatu, era berean. Bi eremu azpimarratzen dira gogoetan bereziki: lan mundua batetik, eta eremu ez formala, bestetik.

 

· HARREMANA ·

 

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    + 32 = 33