Select Page

Hendaian Bidelagun Topaketa izan zen azaroaren 5ean

Mintzaian elkartekoek antolatu zuten Topagunearekin batera, bi helbururekin:

  • Bidelagunek elkar ezagutzea (euskara praktikatu nahi dutenei laguntzeko Mintzalagun egitasmoan izena eman duten kideak dira bidelagunak).
  • Mintzalagun taldeetako dinamikarako esperientziak eta baliabideak trukatzea.

Bidelagunak elkartzeko topaketa hau herriz-herri zabaldu nahi dugu, herri bakoitzeko Mintzapraktika teknikariak antolatzea Bidelagun Topaketa bere herrian bertan. Horretarako prestatu ditugu hainbat baliabide eta, hain zuzen, pasa den urriaren 15ean formazio saio bate gin genuen Mintza Praktika batzordearekin baliabideok beraiekin guztiekin partekatzeko.

Bidelagun Topaketak garrantzitsuak dira bidelagunei egiten duten lana aitortzeko eta, era berean, esperientziak trukatzeko eta Mintzalagun  taldeetan dihardutenean sortzen zaizkien  zalantzak argitzeko ere balioko dute.

Lehen topaketa, esan bezala, jadanik burutu da, Hendaian. Mintzalaguna martxan jarri berri duen elkarte batek antolatu du gainera, ausardiaz. Mintzaian elkarteak hasi berriak diren kideak Bildu eta tarte atseginean partekatu genituen esperientziak eta zalantzak.

Hurrengoa Hondarribian izango da azaroaren 18an eta abendura bitartean, beste hainbat herritan ere antolatuko dituzte Topaketak. Beraz, adi egon!