Select Page

Zergatik ez? bide onean!

 

Zergatik ez? euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerrak Euskal Herri osora modu eraginkorrean hedatzeko asmoz Topaguneak hainbat bazkiderekin elkarlanerako hitzaremena adostu eta sinatu du 2012. urtean. Urteak eman duenaren balorazioa egiteko eta 2013ari begirako asmoak adosteko batzarra egin zuen egitasmo honi dagokion batzordea pasa den ostiralean, Matienako Errota Kultur etxean. Urteko balorazio oso ona egin du batzordeak, Urtea ondoko datuetan laburbildu ditu:zergatikez

  • 13 kide elkarlanean eragiteko prest: AED, Bagera, Berbaro, Bizarra Lepoan, Elgoibarko Izarra, Irun Iruten, Jardun, Karrikaluze, Loramendi, Pil PIlean, Topagunea, Txatxilipurdi eta Zuhatza.
  • Elkarte horietatik 35 lagun mezu berdina lau haizetara hedatzeko formatuta eta antolatuta.
  • Guztion artean 65 tailer emango ditugu ekaina eta abendua bitartean
  • Zergatik ez? tailerren bitartez 1000 lagunengana hurbildu gara (624 heldu eta gaztea eta 325 nerabe).

Proiektu xume bezain ilusionagarria konpartituz, Federaziotik MUGIMENDURA pasatzea posiblea, baikorra eta eraginkorra dela frogatzen  ari gara…