Gure helburua aisialdiaren sektorea profesionalizatzea da, eta hori horrela, tailer eta formakuntzak eskaintzen ditugu.

Atal honetan, aisialdi hezitzaile, euskaldun eta berritzailearen garrantzia lantzeko eta plazaratzeko eskaintzen ditugun formazioen berri izango duzue. Alabaina, formatu hauez gain, elkarte desberdinen beharretara egokitzen ditugu gure formazioak.

KIROLEAN, ZERGATIK EZ?

Kukulaisiren lan-ildo estrategikoetako bat da kirola. Izan ere, haur eta gazteen artean nagusi den aisialdi-ekintza da, eta maiz, hizkuntzaren faktorea, balio hezitzaileak… alde batera uzten dira kirol munduan. Hori horrela, kirolean euskaraz aritzeko garrantziaz kontzientziatzeko tailerra sortu dugu, modu dinamiko eta ludiko batean aisialdi euskaldunaren gako teorikoak ez ezik, praktikoak ere ematen dituena (70 minutuko saioa)

AISIALDIA ETA HIZKUNTZA BIZIBERRITZEKO PROZESUAK

Kukulaisin argi dugu euskalduntze prozesuan aisialdia gakoa dela; hiztunak hizkuntza esperientzia positiboekin, momentu gozagarriekin eta emozio positiboekin lotu behar dute gero erabil dezaten. Filosofia horrekin, HIBIL kurtsoan hartu genuen parte iaz. Hizkuntza Biziberritzeko kurtsoa da HIBIL, Aretxabaletako Garabide Elkarteak munduan zehar beraien hizkuntza biziberritzeko ahaleginetan dauden komunitateei eskaintzen diena.

2021eko abenduan online formazioa eman genien Hego Ameriketako haien ikasleei, eta aisialdiak hizkuntza biziberritzeko estrategiekin duen harremana, haren erabilgarritasuna eta ikuspegi hezitzailea txertatu genituen gure formazioan.