Select Page

XVII. Laburbirak 33 herri bisitatuko ditu 9 lan erakutsiz

 Martxoaren 9tik apirilaren 8ra bitartean, XVII. Laburbirak 33 herri bisitatuko ditu, euskarazko ikus-entzunezko harrobitik maila handiko 9 altxor zabalduz. Sestaon emango zaio hasiera eta Izarrako Kultura Etxean egingo da azken emanaldia, tartean Bizkaiko, Gipuzkoako, Araba, Nafarroako hainbat herrietatik ibiliko da, baita mugetatik haratago ere, Paris, Londres, Valentzia eta Valladolid hirietan.  Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, hamazazpigarren edizioa beteko du aurten euskal ikus-entzunezkoen harrobitik lan interesgarrienak hainbat aretoetara eramaten, publikoak perla hauetaz gozatzeko eta baita euskal sortzaileen erakusleiho izateko helburuarekin.

Azken denboraldi honetako ikus-entzunezkoen urrezko denboraldiak argi erakusten du euskarazko lanen kalitatearen gorakada, eta beste urte batez, Laburbira, honen erakusgarri izango da”, Euskaltzaleen Topaguneko Laburbirako antolatzailea den Johana Olabarriaren esanetan.

 

Bederatzi film laburretatik sei emakumeenak

Laburbira XVII. ediziora 27 ikus-entzunezko lan aurkeztu badira ere, 9 film labur izango dira urte honetako protagonistak, guztiak 2018tik 2020ra bitartean egindakoak. Hauetariko batzuk 2019ko hainbat jaialditan aurkeztutakoak dira eta ikusleen artean arrakasta handia izan zituztenak, besteak beste, “Anti”, “Pil Pil” eta “Harria Herria” film laburrak. Iaz bezala emakume zuzendariek presentzia nabaria izango dute edizio honetan, izan ere zirkuitu ibiltaria osatzen duten 9 filmetatik 6 emakumeek zuzendutakoak dira. Hauetariko batzuk hasiberriak badira ere, Janire Etxabe, Maitane Eyheramonho edota ikus-entzunezkoen ikasle talde bat esaterako, badaude eskarmentu handiko sortzaileak ere, hala nola, Kristina Zorita, Yolanda Mazkiaran eta Amaia San Sebastian. Honako film labur hauek osotzen dute urte honetako Laburbira:

Ikusi hemen egutegia.  

 Zuzendariekin solasaldian

Guztira 33 herritan zehar ibiliko da Laburbira, Euskal Herriko 29 herritan eta Euskal Herritik kanpoko 4 herritan: Londres, Paris, Valladolid eta Valentzian. Filmak proiektatzeaz gain, zenbait herritan zuzendariek film laburra egiteko prozesua eta bizi izandakoak azalduko dizkie publikoari zuzen-zuzenean. Honela ba hau izango da solasaldien egutegia:

  • Euskaltzaleen Topagunea (“Gau Beltza”):, Larraintzar (martxoak 25) eta Gaubea (martxoak 27)
  • Amaia San Sebastian: (“Tigre bat”): Usurbil (martxoak 15) eta Deba (martxoak 27)
  • Ibon Iza Totorika (“Mamarro”): Dima (martxoak 13) eta Areatza (martxoak 27).
  • Yolanda Mazkiaran (“Kateak”): Hernani (martxoak 25) eta Irun (martxoak 27).
  • Janire Etxabe (“Harria Herria”): Getxo (martxoak 16), Larrabetzu (martxoak 22), Antzuola (martxoak 24), Arespalditza (martxoak 27), Ermua (apirilak 2) eta Izarra (apirilak 5).