2018ko abenduan, Durangoko Azokan, euskarazko film laburren lehiaketetan aritzen direnentzako lehiaketa berri bat estreinatuko du Euskaltzaleen Topaguneak: DemaS.A, sortzaile amateurren arteko dema. Finalisten final handia izango da. Zer da DemaS.A? Zer helburu ditu?
Honakoek parte hartuko dute:
Euskarazko laburmetraiak, 12-48 orduko tartean, gai /leku /objektu bat oinarri izanda egindakoak, eta aurkeztutako lehiaketan finalera heldutakoak (2017ko urritik 2018ko urrira bitartean burututakoak).
Sariak:
– 24 ordu baino gutxiagoan sortutako laburmetraiak: 300 euro eta sorpresa
– 24-48 ordu tartean sorturiko laburmetraiak: 300 euro eta sorpresa
– Publikoaren saria (proiektatuko diren lan guztien artean aukeratua): 300 euro
Eman izena!!
DemaS.An, abenduko final handian, Euskal Herriko lehiaketa guztietako finalistak izan behar ditugu eta, horregatik, antolatzaile guztiei honako eskaera luzatu nahi diegu:
oraindik beraiekin ez bagara kontaktuan jarri, jakinarazi diezagutela johana@topagunea.eus helbidera mezu bat bidalita edo harremanetarako formulario hau beteta:
Kargatzen…