Select Page

Urtea MintzaPozez hasteko 11 modu!

:

Nazkatuta zaude urtea beti berdin hasteaz? Nazkatuta zaude euskara kontrako eztarrira joaten zaizulako? Edo euskaraz egin nahi eta inguruan aukerarik ez izateaz?

Zuretzako soluzio perfektua daukagu: MintzaPoza praktikatu!! Mintzapoza praktikatu, euskaraz hitz egiteko dauzkazun mugak hausteko! Jendeak dio lehen ezinezkoak iruditzen zitzaizkien hainbat gauza egiten dituztela orain; euskaraz poteatzea, adibidez. Ezin hobea da nork bere buruarengan konfiantza, soltura eta maila hobea eskuratzeko. Berdin da euskaraz aritzeko lotsa gainetik kentzeko praktikatzen duzun, edo ahaztutako hizkuntza freskatzeko edo beste batzuei lagunduz euskarari ekarpena egitearren…

 MintzaPoza praktikatzeko mila arrazoi daude, denok dugu geurea. Baina gauza bat argi dago: MintzaPoza praktikatzeak aktibo eta baikor sentiaraziko zaitu. Emaitza bikainak lortu nahi badituzu, zure koinatuari euskeraz ZASKA bat eman nahi badiozu, ez galdu aukera!

 

11 modu, 11 lagun, 11 plan

MintzaPoza denok praktikatu dezakegu, helduek, gazteek, berritsuek, lotsatiek, kirola egitea gustoko ez dutenek, antzerkizaleek, gurasoak… gaitasuna izanez gero. Hainbat aukera eta modu daude Mintzalagun egitasmoetan parte hartzeko ezagutu itzazu hemen! Astean behin, ordu betez praktikatu eta  gozatu lagun artean. Probatu dutenek ez diote utzi praktikatzeari!

Gainera, asteroko hitzordu horietaz gain, aisialdian gozatzeko ekintza osagarriak ere egiten ditugu urtean zehar Euskal Herriko mintzalagunok elkartzeko: Lehendabizikoa martxoan izaten da, sagardotegira irteera egiten dugu: Mintzatxotx Maiatza partean, Mintza Eguna ospatzen dugu, urtero herri ezberdin batean eta oso jai berezia izaten da. Abenduan, berriz, Durangoko Azokara irteera izaten da, elkarrekin euskal kulturgintzak ekarritako uztaz gozatzeko…eta egun pasa ederra egiteko!

Hiru horiek dira Euskal Herriko Mintzalagun guztientzat antolatzen ditugun ekintza osagarri bateratuak. Eta, horietaz gain, beste hainbat ekintza osagarri ere antolatzen dira herriz herri:  batzuk herrian dagoeneko antolatzen diren ekintza kulturalak baliatuz egindakoak izaten dira eta batzuk Mintzalagun egitasmoek sortuak: herrirako izaten dira batzuk, baina eskualdekoak eta partekatuak ere badira. Azken hauen helburua Mintzalagunen euskarazko sarea handitzea da, inguruko herrietako Mintzalagunek elkar ezagutu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko. Giro paregabea sortzen da ekintzotan eta oso gustukoak izaten dira.  

 

 

Urtarrila osoan izena emateko aukera

Sartu zaitez http://www.mintzalaguna.eus webgunean edo zure huribleko euskara elkartera jo. Hemen aurkituko duzu etxetik hurbilen duzun euskara elkartea. Aurten bai! MintzaPoza praktikatzeko aukera eskura duzu. Hasi zaitez Mintzapraktikan, ematen duzuna baino askoz gehiago jasoko duzu! Aurten MintzaPoza praktikatu!