Gurean klasiko bihurtu diren bi graduondokoren datorren udazkenerako eskaintza zabaldu da azken asteotan: Hiznet hizkuntza plangintza graduondokoa batetik, eta Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa bestetik.
Euskal Kulturgintzaren Transmisioa
Aurten gainera, bi gairi bereziki landuko dituzte graduondokoan:
- Euskaldunon nazio kulturalak datozen urteetan, hamarkadetan, jarraitu beharreko irizpideak.
- Familiaren baitan bertan bideratzen den transmisioa.
Bosgarren edizioak formatu aldaketa izango du, aurreko ediziotan aste-barruko formatu presentziala nagusi izan bazen, aurtengoan asteburuko saio trinkoak izango baitira ikastaroaren ardatz: bederatzi asteburuz, urritik ekainera, hilabetean behin elkartuko dira irakasle eta ikasleak.
Julen Arexolaleibak koordinatutako graduondokoan, urtero modura, hainbat irakasle eta hizlari izango dira: Nekane Goikoetxea, Jon Sarasua, Iñaki Urruzola, Lorea Agirre, Andoni Eizagirre, Larraitz Ariznabarreta, Irati Jimenez, Mari Luz Esteban, Juan Jose Ibarretxe, Jesus Egiguren, Eider Rodriguez, Ander Lipus edo Joseba Sarrionandia, besteak beste. Euskarazko kulturgintzarekin eta transmisioarekin lotutako 50 protagonistatik gora.
Izena emateko epea dago, eta ondoko loturetan aurkitu daitezke beharrezko materialak:
- Graduondokoari buruzko informazioa
- Eskuorria (pdf)
- Izen-emate orria (pdf)
- Aurreko edizioetako informazioa
Hiznet-Hizkuntza Plangintza graduondokoa
Formatuari dagokionez, ikastaroaren zati handiena internet bidez egiten da, baina aurrez-aurreko lau saio ere izango dira ikasturtean zehar. Ikasturtean zehar lantzen joango den sakontze egitasmoa aurkeztu beharko da ikastaroaren bukaeran.
Graduondokoaren zuzendaria Iñaki Martinez de Luna da eta berarekin irakasle-lagun izango ditu Mikel Zalbide, Pablo Suberbiola, Olatz Altuna, Esti Amorrortu, Iñaki Arruti, Kike Amonarriz, Paula Kasares, Xabier Erize edo Iñaki Marko, besteak beste.
Izena emateko epea zabalik dago graduondoko honetan ere eta informazioa ondoko loturetan aurki daiteke: