
Urte berezi honetan ere izango dugu Udagoieneko Ostera gure artean baina modu desberdin batetan, aurtengo egoera ere berezia baita.
Horregatik udazken honetan, Udagoieneko Ostera Hegan ospatuko dugu, Bizkaiko 3 toki esanguratsuenetan 3 kontzertu berezi antolatu ditugu, ondarea eta musika uztartuz lortzen den magiaz gozatzeko aukera emateko.
Webgune honetan ikusi ahal izango dituzu doan kontzertu guztiak
Hau da urte honetako gure oparia guztiontzat!
3 leku, 3 kontzertu eta asmo bakarra,
kulturaz gozatzea!
EZAGUTU KONTZERTUAK

AZAROAREN 13tik 15era

AZAROAREN 20tik 22ra

AZAROAREN 27tik 29ra
MUSIKARIEKIN ELKARRIZKETA
EÑAUT ELORRIETA
Ikusgai
ZEA MAYS
Ikusgai
IZAKI GARDENAK
Ikusgai
EZAGUTU TOKIAK
La Encartada museoa
BALMASEDA

Artilea, makinak eta musika uztartzen ditugu Balmasedako La Encartada Fabrika museoan egindako kontzertu magiko honetan.
El Pobaleko Burdinola
MUSKIZ

Musikarien eta suaren garra aurrez aurre jartzen dira Muskizen aurkitzen den burdinola honetan.
Arrantzaleen museoa
BERMEO

Itsasoaren indarra eta kresala nabaritzen da Bermeoko museo honetan grabatutako kontzertu berezi honetan.
