Urtarrilaren 21ean Durangon egin zen Topaldian euskaltzaleen aktibazioa izan zen aztergai. Jardunaldian autoeraketa, ahalduntzea, performatibitatea, militantzia, feminismoa eta beste hainbat gai interesgarri izan zituzten hizpide gonbidatutako hizlariek eta hausnarketarako aukera ona izan zuten bertaratutako parte hartzaile guztiek.
Sarean daude jadanik jardunaldian entzundako hitzaldi guztiak (bideoak zein idatzizko ponentziak). Guztiak aurkitu ahal izango dira Topaldiaren webgunean.
Ondoko lerroetan daude hitzaldietako lotura zuzenak:
“Euskaltzaleen aktibazioa 21. mendean. Autoeraketa, ahalduntzea eta performatibitatea”
- Jardunaldiaren aurkezpena
- “Autoeraketa: Euskaltzaleen Elkarteen Mugimenduaren sorreratik hainbat irakaspen” Imanol Larrañaga Juaristi, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneko dinamizatzailea. Adorez eta Atseginez mintegiko parte hartzailea.
- “Autoeraketa XXI. mendean. Hondarribiko Blagan euskara elkartearen sorrera prozesua” Mikeldi Zeberio Loinaz, hizkuntza eta parte hartze teknikaria. Hondarribiko Blagan Euskaltzaleen Elkartea.
- “Parte hartzea XXI. mendean. Aktibismoa: militantzia vs boluntariotzaren alternatiba gisa?” Joxemi Zumalabe Fundazioa
- “Diskurtso multzo koherentea XXI.mendeko giltzarri (bizikidetzarena, identitatearena, berdintasunarena, aniztasunarena, erantzukizunarena, justiziarena eta errespetuarena)”. Iñaki Martinez de Luna Perez de Arriba, soziolinguista eta Topalabeako kidea
- POSTERRA; “Machirulo/kosmopaleto, puta/cashero. Kontrako diskurtsoei aurre egiteko hainbat zertzelada feminismoaren ikuspegitik”. Ainara Azpiazu Aduriz AXPI, ilustratzailea eta Mikel Ozaita Azpiroz , Euskaltzaleen Topaguneko Kohesio eta Sentsibilizazio arduraduna.
- “EuskAHALduntzea, nondik jo?”, Lorea Agirre Dorronsoro, kazetaria eta antropologoa. Jakin Aldizkariko Zuzendaria.
- “Euskaltzaleen Topaguneko esperientzia arrakastatsuak: ikuspegi lokala eta nazionalaren arteko osagarritasuna”. Jasone Mendizabal Altuna, Euskaltzaleen Topaguneko Zuzendaria.
- “Demo Mugimenduaren esperientzia”. Gorka Torre Roca, Desobedientzia zibileko DEMO Mugimenduaren sortzaileetakoa.
- “Transitoak: hiri atopikoan”. Lutxo Egia del Rio, idazle eta performerra.
- ELKARRIZKETA: Txerra Rodriguez Gomez, hizkuntza teknikaria. Tximintx Derioko Euskara Elkartea, Garaigoikoa bloga. Lorea Agirre Dorronsoro. Lutxo Egia del Rio