Select Page

Spraikada ’08ren irabazleak

Sari banaketa - Familia argazkia

Erabaki zaila izan da, baina azkenean jakin dugu zeintzuk diren Spraikada ’08, Euskal Herriko V. Graffiti Lehiaketaren irabazleak:

 

  • Hirugarren saria, 900 eurokoa, Berangoko Nuria Serrano ‘Yubia’-rentzat izan da, Mundua kolorez bete lanarengatik.
  • Bigarren, saria, 1.200 eurokoa, Egoitz Konte ‘Ojodekuervo’-k eta M. A Medina ‘Kapone’-k eskuratu dute, Kalean gara artea lanarekin.
  • Lehenengo saria, 1.500 eurokoa, Iruñerrira joan da. Eneko Azpiroz ‘JEAS’ek eta Diego Glennyk lortu dute, Fashion biktima lanarekin.

 

Zorionak guztioi, saridunei zein saririk gabekoei, egindako lanengatik, erabakia geo eta zailagoa jartzen duzue eta! Eta hasi prestatzen Spraikada ’09rako! Gu lanean hasita gaude jadanik! Eta gogoratu Flickrren eskegi ditugula lehiaketako argazki piloa.