Select Page

PuntuEUS, bazkideontzako eskaintza berezia

puntueus_logoa_300x300PuntuEUS Fundazioak eta CDMon erregistratzaileak akordio bat adostu dute PuntuEUSeko bazkideon artean eskaintza berezia egiteko. Sustapen honen bitartez, domeinua erregistratzea erraztu nahi zaie Internetekiko lotura sortu edo areagotu nahi duten gizarte euskalduneko kolektiboei, .EUS domeinuen erregistroa merkeago eskainita.

Ondorioz, PuntuEUS Fundazioko bazkideek .EUS domeinu-izenak erregistratu ahal izango ditugu baldintza berezi hauetan:

  • Erregistro-prezioa: 24,75 € +BEZ
  • Sustapen honetako domeinuak CDMon erregistratzailearen zerbitzuen bitartez erregistratuko dira, bazkideoi eman zaigun kode bat erabiliz (kodea eskatzeko bidali mezua info@topagunea.org helbidera)
  • Sustapen honetako kodeen bidez erregistratzen diren domeinuek enpresa-erabilerak nahiz erabilera pertsonalak izan ditzakete.
  • Domeinu-izenaren titularra hauetako bat izan daiteke: PuntuEUSeko bazkide den erakunde bat (Euskaltzaleen Topagunea bazkide da), PuntuEUSeko bazkide batek partaidetza duen elkarte bat, eta PuntuEUSeko bazkide diren erakundeen bazkideak (Euskaltzaleen Topagunearen bazkideak, adibidez).
  • Sustapen honek epealdi mugatua du eta 2015eko abenduaren 31ean amaituko da.
  • Sustapen honetan erregistratutako domeinu-izenen berritze-prezioa merkatuko prezio arrunta izango da.

Euskaltzaleen Topagunea PuntuEUSeko bazkide izanik, sustapen honetan parte hartzeko aukera dugu, zuzenean eta baita lankide edo bazkideei eskaintza hau zabalduz.