Select Page

Prestakuntza

Euskalgintzaren mapa

Martxoaren 3an formazio saioa eskaini zuen Galtzaundi elkarteko zuzendaritzako kide den Garikoitz Goikoetxeak. Bi saio eskaini zituen eta guztira 70 lagunek parte hartu zuten formazioan.
Sintesi ariketa handia eginez, euskararen normalizazioan ari diren eragile sozial eta publikoen argazki osoa eskaini zuen Garikoitzek bi orduko saioan. Euskalgintzan ari garen eragileontzat ezinbestekoa. 

Euskalgintzan ari gara, nor bere esparrutik euskara sustatzeko ahaleginean, baina nor gara euskalgintzan? Euskalgintzaren mapa bat osatuko dugu saio honetan, ikuspegi nazionaletik begiratuta: gizarte eragileen antolaketa, administrazio amarauna eta elkarlanerako foroak. Nor bere esparrutik aritzea soilik ez, inportantea da elkarlanerako dinamikak etengabe elikatzea, eta, horretarako, ezinbestekoa da albokoaren berri izatea: nor den, eta zertan ari den. Horixe da saioaren helburua.

Garikoitz Goikoetxea

Saioa gidatzeko ardura Garikoitz Goikoetxeak izan du, Galtzaundi euskara elkarteko zuzendaritzakide eta Tolosaldeko Komunikazio Taldeko lehendakariak. Garikoitzek ondo ezagutzen du euskalgintza. 2016an argitaratu zuen Euskara irabazteko bidean liburua eta urtetan aritu da Berria egunkarian kazetari lanetan euskarari eta euskalgintzari lotutako gaiak lantzen, besteak beste. Era berean, lehenago aipatu izan dugun modura, Tolosaldeko euskalgintzako kide aktiboa da.