Select Page

Euskaltzaleen Topagunea Nafarroan

Euskaltzaleak saretzea, antolatzen laguntzea da Nafarroan gure egiteko nagusietako bat; euskararen aldekotasuna lantzeko eta erabilera areagotzeko herriz-herri, auzoz-auzo era eraginkorrena dela sinetsita gaude.

Beste lurraldeekin batera, Nafarroan ere, Topaguneak koordinatu eta sustatzen ditu euskaltzaleen elkarteak eta batzordeak, Euskaraldia bezalako proiektuak proposatuz.

Euskara erabiltzeko guneak eta uneak eskaintzen ditugu, haurren aisialdian, gazteen ahalduntzean, helduen arteko harremanetan…

Euskararen aldeko jarrerak eta aukerak sustatzen ditugu gizartearen aurrean, Nafar gizarte osorako euskara bizirik eta indartsu egotea aberastasun sozial, kultural eta ekonomikoaren iturri dela konbentziturik gaude eta, noski, errespetuan oinarrituriko elkarbizitzaren erakusle.

“Hizkuntza komunitate konprometitua da euskaltzaleen topagunea, euskaraz bizi nahi duen herria eraikitzen ari dena”