Select Page

Mintzalagunok Euskararen Ginkanan ere bai!

Hiru Mintzalagun talde ari dira parte hartzen aurtengo Euskararen Ginkanan. Sekula baino gehiago gara!

Otsailaren 3an hasi zen lehiaketa eta lau talde onenak izango dira martxoaren 20ko finalean. Ziur beraien artean lehia polita sortuko dela! Eta are gehiago lauak finalera iristen badira. Imajinatzen?  Lehiaketan 3000€ daude jokoan, euskararen aldeko zerbaitetan erabiltzeko.

Eta zeintzuk dira Ginkanan parte hartzera ausartu diren Mintzalagunak? Ikusi aurkezpen bideoak eta jakingo duzue! Ezagutzen duzue norbait?