Select Page

“Mintzalagun taldeak dinamizatzeko tresnak” ikastaroaren bosgarren edizioa

Jadanik zabalik da aurtengo ikasturtean izena emateko epea eta doakoa da.  Ikastaroa azaroaren 22tik abenduaren 13ra bitarte eskeiniko da.

Ikastaro hau Mintzalagun egitasmoan parte hartzen duten gipuzkoar bidelagunei zuzenduta dago, talde dinamikak ahalik eta eraginkorrenak izateko baliabideak eskeiniko zaizkie eta taldeak kudeatzeko hainbat talde jarduera eta dinamika eraginkorrak.

Ikastaro honek 3 asteko iraupena du, 10 ordu guztira eta online ematen da Moodle plataformaren bidez.  Erabiliko den metodologia aktiboa izanen da: egoera  bat planteatuko da eta erantzuna eman beharko zaio.  Ikastaroa burutzeko plataforman hainbat material egonen dira prest: zalantzak argitzeko eta eztabaida guneak sortzeko foroak, irakurketak, tutoretzak, simulazio-estrategiak, eta abar.