Kukulaisiren helburu nagusia aisialdi euskaldun eta hezitzailearen aldeko tokian tokiko lan ezinbestekoa saretu eta indarrak biderkatzea da. Horretarako, gure bazkideen koordinazio eta saretzearen baitan egiten ditugunez gain, bereziki hiru arlotan egiten dugu lan: formazioa, profesionalen formakuntza ezinbestekoa dela uste dugulako, ikerketa, benetan eraginkorrak izateko errealitatea ezagutzea gakoa delako, eta proiektu sorkuntza, gure helburua euskararen erabilera sustatzeko eta balio hezitzaileak indartzeko esku hartzeak diseinatzea baita.

Aisialdi hezitzaile eta euskaldun bat eskaintzeko, formazioa gakoa dela uste dugu. Horregatik, bazkideekin eta bazkideentzako formazioa eskaintzen dugu Kukulaisin. Ikusi zer egiten dugun!

Gure helburua aisialdi euskalduna eta hezitzailea hedatzeko proiektuak sortzea eta hedatzea da.

 

Aisialdiaren bidez benetan eragin ahal izateko, lehenik eta behin ingurua ondo ezagutu eta errealitatea ikertzea beharrezkoa da gure ustez.

KUKULAISI

Euskal Herrian haur eta gazteen aisialdian diharduten elkarteak bateratzen ditu.

Zearkale Kalea 36,
8. solairua, 6.bulegoa
48260 Ermua