Select Page

LABURBIRA 2022 film laburren zirkuitoan parte-hartzeko izen ematea zabalik.

 

-Otsailaren 25etik martxoaren 27ra bitartean egingo da Laburbiraren 2022ko edizioa.

-2021.urtean zehar ekoiztutakoak eta 20 minututik beherakoak izan beharko dute Laburbira zirkuitoko film laburrek.

-Sortzaileen izen-emate epea urtarrilaren 20arte egongo da zabalik.

XIX. edizioa beteko du 2022an Laburbirak, euskaraz sortutako film laburren zirkuituak. Helburu garbia du egitasmo honek: euskaraz ekoizten jarraitzeko sortzaileen lanak ezagutaraztea, batetik; eta ikusleei geurean sortutako zineaz gozaraztea bestetik.

Topaguneak, euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileei bultzada emateko, beste lau egitasmo ere antolatzen ditu: Benito Ansola Saria, Durangoko Azokako Irudienea gunea, DemaSA lehiaketa eta Kameratoia.

Urtarrillaren 20rarte izen ematea zabalik

Aurtengo Laburbira 2022eko otsailaren 25etik martxoaren 27ra bitartean egingo da, eta bertara aurkeztu nahi duten sortzaileek urtarrilaren 20rarteko epea izango dute lanak aurkeztu eta izena emateko.

Laburbiran parte hartzeko laburmetraiek euskaraz egindakoak, 2021ean ekoiztutakoak eta 20 minututik beherakoak izan behar dute.

Izen ematea, berriz, laburbiraren webgunean egin behar da: https://irudienea.topagunea.eus/egitasmoak/laburbira/

Aukeraketa egiteko irizpideak

Urtarrilaren 20tik 27ra bitartean aukeratuko dira Laburbira zirkuitoaren 19.edizio honetan herriz-herri eskainiko diren film laburrak. Aukeraketa egiterakoan zenbait irizpide izango dira kontuan, honakoak:

  • Publiko guztientzako lanak
  • Sortzaile berrien eta izen handikoen arteko
  • Sortzaileen lurralde eta genero
  • Genero ikuspegia
  • Filmen bestelako ezaugarriak: euskalki aniztasuna, umorea, animazioa, lan esperimentalak, sentsibilizazioa lantzen dutenak…