• Euskarazko aisialdiko profesionalen lana saretzea du helburu
  • Kirola eta aisialdi digitala izango dira elkartearen lan-ildoak

Udalekuak, aitzindaria dira KUKULAISIKO elkarte bazkideen artean, eta bertan parte hartzen duten profesionalen jarduna bateratu eta prestigiatzeko puntu amankomunak lantzea izan da Kukulaisiren erronka.

Konkretuki, barne-formazio bateratua, legedia eta protokoloak eta komunikazioa izan dira landu diren gai nagusiak.

June Alegria Bakeriza, Kukulaisiren zuzendariaren hitzetan ondo egiten dakiguna erakutsi egin behar da, eta dagokion balioa eman.

Erabiltzaileek aisialdi programetako materiala partekatzeko sarearen garapena eta kudeaketa bateratua egiteko sistema plazaratzea izango dira egitasmo honen baitan emateko hurrengo pausuak. Berrikuntza horiek euskarazko aisialdiaren profesionalen saretzea dute helburu eta udalekuen hurrengo edizioetan martxan izatea espero da.

KUKULAISI elkarteak Euskal Herrian haur eta gazteen aisialdian diharduten elkarteak bateratzen ditu. Hona hemen bere helburu nagusiak:

• Proiektu amankomunak lantzea
• Aisialdiari buruzko ezagutza landu eta zabaltzea (formazioaren eta ikerketaren bidez)
• Erakundeen aisialdi proiektuekiko babesa zabaltzea
• Aisialdi talde zein elkarteak sortzen laguntzeko edota komeni denean herri gehiagotan elkartearen lana hedatzeko lanak lehenestea
• Elkarrekin eta elkarrentzako sortutako sare berriaren etengabe elikatzea
2021ean hasi zuen euskarazko aisialdia koordinatu eta antolatzeko ibilbidea eta bi lan ildo nagusi jarriko ditu aurrerantzean bere jardunaren erdigunean:

KIROLA ETA ASIALDIA

Kirola gero eta garrantzi handiagoa ari da izaten urtetik-urtera haur eta gazteen aisian. Datuen arabera, Euskal Autonomi Erkidegoan, esaterako, haur eta gazteen %50ak praktikatzen du kirol bat edo beste, eskolaz kanpoko eremuan.
Kukulaisik kirola ere euskalduntzeko beharra ikusten du eta horrexegatik bere bazkideen esperientzia eta ezagutza baliatu nahi du K+K (Kukulaisi + Kirola) arlo honetan ere proiektu nazional eta partekatuak sortzeko, betiere sektoreko bestelako eragile batzuekin lankidetzan.

AISIALDI DIGITALA

Kukulaisik bere egiten du gazteen kontsumo joera berrietara egokitzeko erronka. Jakina da gaur egun haur eta nerabeek denbora asko ematen dutela eremu digitaleko tresna eta baliabideetan murgilduta. Horrela agertzen du baita Kukulaisi elkartea lantzen ari den aisialdi digitalaren inguruko ikerketak. Horrexegatik aukera interesgarria deritzo balore hezitzaileetatik abiatuta, erronka eta esperientzia positiboak bihurtuko diren aisialdi digitaleko tresnak eraikitzeari.

Kukulaisik hainbat erronkari aurre egiteko funtzioa dauka, besteak beste, elkarteen beharrei erantzutea, eragile ezberdinekin lankidetza sustatzea, sarea eta hezkuntza ez formala profesionalizatzea, eta baita ere, eredu informal batean ere eragitea.