Select Page

Komiki mutu lehiaketa antolatu du Altsasuko Kima Taldeak

Komiki mutuaIazko harrera ona ikusita (189 parte-hartzaile), Kima euskara taldeak bigarren aldiz Komiki Mutu Lehiaketa antolatu du. Arturo Arrizabalaga, Jartur, komikilari altsasuarrak hainbat marrazkirekin komiki bat osatu du, baina “testua jartzea ahaztu zaio”. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek horixe bera egin beharko dute, Jarturren marrazkietako “ogitartekoak” betez istorioa proposatzea.

Marrazkiak oinarri hartuta parte-hartzaileek irudimena erabili beharko dute komikiari izenburua eman eta marrazkietako “otartekoetan” testua jartzeko. Euskaraz, jakina. Erronka onartu nahi dutenek jakin dezatela komiki mutua, Urteaga liburu-dendan, Iortia kultur gunean eskuratu dezaketela. Ikastetxeetan banatu egin dugu eta ere www.altsasukokima.com web gunean ere eskuragarri dago. Komiki osatua ilbeltzaren 27rako aurkeztu beharko da.

Jasotako lan guztiak epai-mahai batek aztertuko ditu. Bera izanen da sariak banatuko dituenak. Urteaga liburu-dendak emandako hiru sari eder izanen dira banatuko direnak. Sari banaketa komiki onenak bilduko dituen erakusketaren baitan eginen da. Komiki erakusketa otsailaren 12tik 14ra Gure Etxea eraikinean egonen da ikusgai. Sari guztiak erakusketa Gure Etxea eraikinean dagoen bitartean eginen da.

OINARRIAK:

<!–
<!
@page { margin: 2cm }
P { margin-bottom: 0.21cm }
A:link { so-language: zxx }
>
–>

  1. “Otartekoak” hustuta dituen komiki bati izenburua eta testua euskaraz jartzean datza lehiaketa. Bete beharreko komiki orria parte-hartzaile guztientzat bera izanen da.

 

  1. Nahi duen guztiak parte hartu dezake.

 

  1. Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu dezake.

 

  1. Irainak, sexismoa, arrazakeria, gorrotoa edo bestelako jarrerak sustatzen dituzten lanak ez dira onartuko, ezta oinarrizko eskubideen kontrako edukirik ere.

 

  1. Adinaren arabera, 3 maila izanen ditu lehiaketak:

A maila, 9 eta 11 urtekoendako.

B maila, 12 eta 16 urteartekoendako.

C maila, 16 urtetik gorakoendako.

 

  1. Kima Euskara Taldeak osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu saritutako lanak.

 

  1. Maila bakoitzeko sari bakarra izanen da, bina komiki album hain zuzen.

 

  1. Lehiaketara aurkeztutako lanekin edo, Kimak egoki jotzen badu, haien aukeraketa batekin erakusketa eginen da, otsailaren 12tik 14ra Gure Etxea eraikinean.

 

  1. Komiki orriak Urteaga liburu-dendan, ikastetxeetan eta Iortia kultur gunean izanen dira eskuragarri. Baita www.altsasukokima.com web gunean ere.

 

  1. Lanak ilbeltzaren 27rako aurkeztu beharko dira, plika sistema erabiliz. Komikia gutunazal itxi baten barruan sarturik aurkeztuko da ikastetxean edo Iortia kultur gunean, Komiki Mutu lehiaketa eta maila aipatuz. Komikian, goian, izenburua jarri beharko da. Horrekin batera “gidoia” dioen duen lekuan, egilearen ezizena jarriko da, ez benetako izena. Aipatu gutunazalaren barruan beste gutunazal itxi bat sartuko da eta bertan egileak bere datuak eman beharko ditu: izen-abizenak, telefonoa eta helbidea.

 

  1. Lanak epaitzeko garaian, testuen eta irudien arteko egokitasunaz gain, irudimena eta ideien originaltasuna hartuko dira kontuan, baita globoen testuetako argitasuna eta egokitasuna ere.

 

  1. Epaimahaiaren esku geratuko da sariak eman gabe uztea, baldin eta aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez balute. Era berean, epaimahaiak hala iritzita, sari edo aipamen bereziak bana ditzake. Sari banaketa Gure Etxea eraikinean antolatutako erakusketan eginen da, otsailaren 12 eta 14 bitartean.

 

  1. Lehiaketara aurkeztutako lanak Kima Euskara Taldearen esku geldituko dira eta publikatzeko aukera izanen du.

 

  1. Lehiaketan parte hartzeak berarekin oinarriak onartzea dakar.