Select Page

Kima elkarteak euskara ikaleentzako ipuin lehiaketa antolatu du

Kima Euskara Taldeak bosgarren urtez jarraian euskaltegietako ikasleei zuzendutako ipuin lehiaketa antolatu du. Iazko berrikuntza maila bakarretik bi mailetara pasatzea izan bazen, aurtengo deialdiak bi berrikuntza ditu. Aurrenekoa, Altsasu, eta Sakanako, euskaltegietako ikasleekin batera Sakanako mintzakide programako partaideek ere parte hartu dezaketela (B eta C mailetan). Bigarren berrikuntza, lehiaketari hirugarren maila bat gehitzea da. C mailan ipuinen audio grabaketak lehiatuko dira eta elkartearen web orrian izanen dira entzungai.

Kima Euskara Taldetik euskara ikasten, alfabetatzen edo mintza-praktika taldeetan ari direnei parte hartzera animatu nahi dituzte, maila bakoitzeko sari eder bana eskuratzeko aukera izanen dute eta.  

Lehiaketaren aurreko lau edizioetara 43 ipuin aurkeztu ziren. Horiek guztiak Kima Euskara Taldearen web orrian jasoak daude, baita haietako bederatziren audio grabazioak ere. Haiek irakurtzera eta entzutera gonbidatzen zaituztegu.

Kima Euskara Taldeak antolatu du lehiaketa, Altsasuko Udalaren eta Sakanako Mankomunitatearen laguntzarekin, baita Arkatz liburu-dendaren laguntzaz ere.

Informazio gehiago: www.altsasuneuskaraz.com