Uncategorized archivos - Page 2 of 4 - Topagunea

[Iritzia] Kalera ateratzeko eta aktibatzeko garaia
By Euskaltzaleen Topagunea  /  04/05/2022
Imanol Artola, Felix: “Besteengan eragiten espezialista gara, baina gure barruak goxatzeko ere baliagarri izan behar dira euskara elkarteak”
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/10/30
Tolosaldeko Galtzaundi euskara taldean dihardu Imanol Artola Arretxe Felixek, aktibazio proiektuetan, besteak beste. Aurtengo udaberrian Galtzaundin dagoen kezka bati erantzunez eta Hiznet graduondokoaren sakontze lanaren baitan, estres linguistikoa pairatzen dutenak ahalduntzeko ikerketa egin du. Titulu iradokigarria jarri dio lanari, gainera: Euskahalduntze taldeak sortzen: tokian tokiko euskara elkarteen zeregin berria?   Gemma Sanginés izan du gidari eta […]
VI. Benito Ansola Sariak baditu finalistak!
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/10/27
Gaur eman dira ezagutzera euskarazko ikus-entzunezkoen VI. Benito Ansola Sariko finalistak.   Hiru finalistek azaroaren 26an defendatu beharko dute bakoitzaren proposamenak, Lekeitioko 44.Euskal Zine Bileraren barruan. Sariaren irabazlea azaroaren 27an iragarriko da. Saridunak 3.000€ko ordainsaria jasoko du. Durango, 2021/10/27. Gaur eman dute ezagutzera VI Benito Ansola sarian finalista suertatutako lan eta egileen zerrenda. Orotara, 8 […]
Jardunaldia osorik ikusgai eta zuen iritzia emateko aukera
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/10/15
Atzo burutu genuen “Nafarroan Euskararen aldeko jarrerak indartzeko aukerak” jardunaldia, helburu jakin batekin: Nafarroan gero eta herritar gehiago euskararen indarberritze prozesuarekiko enpatiko izateko diskurtsoaz, praktikaz eta bestelako baliabideez hausnartzea. Eskerrak eman nahi dizkiegu Jardunaldian parte hartu zuten guztiei; bai hizlariei, bai moderatzaileei, bai entzuleei, baita lanean jardun zuten teknikoei ere. Atzoko egunak eman zizkigun zenbait pista euskararen bueltan elkarrengana gehiago […]
Edurne Gonzalez Arce: “Mintzapozaren munduan satisfakzio handia sentitzen da”
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/09/22
Ongi pasatuz euskara praktikatzea ezagutzen duen konbinaziorik onena dela dio. Mintzapraktikan ezagutu duen jendearekin izugarri pozik dago, haiekin batera bizitzen ari  delako “duela bi urte existitzen zela ere ez nekien mundu bat”. Horregatik dio Mintzapoza praktikatzeak merezi duela “probatu ez dutenek ez dakite zer ari diren galtzen”.   Zerk eragiten dizu zuri Mintzapoza? Mendira joateak […]
Udarako irakurgaiak
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/07/20
Udako oporrak gertu ditugu jadanik. Azken urte eta erdia bereziki gogorra izan da eta opor beharrak nabarmenak dira. Mendia, hondartza edo etxeko goxotasuna, edozein dela ere udarako plana, irakurtzeko aukera ederra izaten da. Poesia, ipuinak, nobela, komikia edo saiakera, edozein aukera da ona. Guk, euskaltzaleen elkarteen mugimendutik, euskarari eta gure jarduerari lotutako zenbait proposamen egingo […]