Select Page

Sentiberatzea archivos - Page 14 of 20 - Topagunea

Aniztasunean euskaraz bizitzeko aldarrikapena egin dute Bergaran Auzoko taldeek
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/05/24
300 lagunetik gora elkartu dira Bergarako Seminarioko karpan Auzoko egitasmoak lehen aldiz antolatu duen jaian. Hizkuntza eta jatorri ezberdinetako herritarrek euskaraz bizitzeko nahia eta bide horretan pausoak emateko borondatea erakutsi dute. Ongi etorri ekitaldiarekin eman diote hasiera jaiari. Bertan, Euskaltzaleen Topaguneko zuzendari Jasone Mendizabalek “euskara guztion arteko komunikazio eta kohesio hizkuntza izanik, aniztasunak aberastu egiten […]
Auzoko egitasmoaren jaia ospatuko da larunbatean Bergaran
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/05/22
Bergaran elkartuko dira lehen aldiz Auzoko egitasmoa martxan duten herri guztietako parte-hartzaileak. Larunbat honetan, maiatzaren 24ean izango da zita, Seminarioko karpan, goizeko 11:30etan hasita. Herritar guztientzat zabalik dagoen egitaraua prestatu dute horretarako, euskara ardatz izanik, jatorri ezberdinetako hizkuntza eta kulturak ere ezagutu ahal izateko. Larunbateko jaia Bergarako Jardun euskaltzaleen elkartea, Bergarako Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen […]
Uribe Kostako hizkuntza ondarea eta Mihiluze lehiaketa bat eginda!!
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/03/07
Dagoeneko guztiok ezagutuko dituzue potokumeak, tribuaren berbak, imhintzioka edota eroglifikoak bezalako frogak, baina kapazak izango al zinateke froga hauek Uribe Kostako hizkuntza eta kultur ondarearen inguruan gainditzen? Sortu hirukote bat eta heldu erronkari! —Lehiaketan herritar guztiei zabalik egongo da eta parte hartzea bi taldetan banatuko da:  9 eta 12 urte bitarteko haurrek— “Mihiluze-Txiki” kategorian parte […]
Baztanen mediku eskualduna nahi dut
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/11
Mediku eta pediatra euskalduna eskatzeko kanpaina abiatu dute Baztango euskalgintzak eta udalak. Osasun zerbitzuak euskalduntzeko kanpaina otsaila bukatu arte luzatuko da. Kanpaina honen babesle eta sustatzaile izan dira UEMA, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, Kontseilua, Behatokia, EHE eta Euskaltzaleen Topagunea. Azken hilabeteetan erakunde hauek osasungoa euskalduntzearen alde lantzen ari diren dinamikaren barruan kokatzen da kanpaina, beste eskualde […]
D ereduaren aldeko kanpaina
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/02/06
Nafarroako hainbat udalek sustatutako D ereduaren aldeko kanpainan parte hartu du Euskaltzaleen Topaguneak aurten. Ikastetxeetako matrikulazio garaia martxan dagoen honetan, urtero modura, asko dira han-hemenka martxan jartzen diren D ereduaren aldeko kanpainak eta Nafarroan, urtero modura, hainbat udaletako euskara zerbitzuek beraiena martxan jarri dute. Aurten, Euskaltzaleen Topaguneak kanpainaren sorkuntzan eta garapenean lagundu du. “Modelo D: […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/01/27
  2013ko udazkenean aurkeztu da Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza dokumental sorta, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoitzitako dokumental-sorta. Euskal Telebistan eskaini dira lehenengo sorta osatzen duten sei atalak eta Durangoko Azokan salgai jarri dira ondoren. 45 minutu inguruko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez publiko zabal bati aurkeztu […]