Select Page

Prestakuntza archivos - Page 2 of 9 - Topagunea

Gau Beltza antolatzeko ikastaroa UEUrekin elkarlanean
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/09/05
Gau Beltza edo Arimen gaua izenez ezagutzen da urriaren 31an, Domu Santu egunaren bezperan, gero eta herri gehiagotan ospatzen den gaualdia. Euskal Herrian jasotako tradizio eta ohituretan oinarrituta Gau Beltza antolatu nahi dutenei zuzendutako ikastaroa prestatu dugu aurten UEU eta Euskaltzaleen Topaguneak. Urriaren 31ko gauaren bueltan, erritu ezberdinak egin izan dira Euskal Herrian (Europako beste herri […]
Topaldian egindako ekarpenak BAT soziolinguistika aldizkarian
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/11
Aurtengo urtarrilean Durangon egindako Topaldian landutakoak jaso ditu BAT soziolinguistika aldizkariaren azken zenbakiak. Euskararen herria: zubiak eta palankak izenburupean antolatutako jardunaldian zubigintza izan zen aztergai eta Topaldian egindako zenbait ekarpen jaso ditu aldizkariak 103. zenbakian. Urtero antolatzen ditu Euskaltzaleen Topaguneak Topaldia jardunaldiak eta 2017ko urtarrileko edizioan zubigintza izan zen aztergai nagusia. Hiru ikuspegitatik aztertu zen […]
ElkarLab jendarte elkarrizketatarako formazioa ekainean
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/05/17
Ekainaren 9 eta 10ean egingo da Arabako Otazan dagoen Garaion etxean ElkarLab Jendarte Elkarrizketatarako formazioa. Euskaltzaleen mugimenduko kideentzat, berariaz, Jendarte Elkarrizketen baitako LABorategia da antolatutakoa: elkarren artean, esperientziak trukatu, jendarte elkarrizketen gaineko teoria partekatu, beharrak aztertu eta aurrera begirako aukerak eta nahiak identifikatzeko balioko du LABorategiak. Izan ere; Zer egin dezakegu euskaltzaleak aktibatzeko? Nola jardun […]
Topaldiaren bideoak sarean
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/03/01
Urtarrilaren 25 eta 26an Durangon ospatutako Topaldiaren edukiak sarean daude jadanik. “Euskararen herria: zubiak eta palankak” izenburua izan du aurtengo Topaldian, eta bi egunetan euskaltzaleen elkarteen jardueran giltzarri den zubigintza aztertu zen ikuspegi ezberdinetatik. Jardunaldietan parte hartu ezin izan zutenek bideoetan eduki interesgarri asko aurkituko dituzte. Hurrengo asteotan joango gara eduki guztiak apurka apurka zabaltzen. […]
Topaldia urtarrilaren 25 eta 26an, zubigintza ardatz
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/01/11
Urtarrilaren 25 eta 26an egingo da Durangoko Landako elkartegian aurtengo Topaldia. “Euskararen herria: zubiak eta palankak” izenburuko jardunaldiotan, zubigintza izango da gai nagusia. Bi eguneko egitaraua lau bloketan banatu da: Lehenengo atalean euskararen eta euskararen hizkuntza komunitatearen garapenean hurrengo urteetan euskaltzaleen mugimenduarentzako giltzarri izan daitezkeen lan-ildoak izango dira aztergai, batetik, eta zubigintzak izango duen garrantzia […]
Euskal kulturaren transmisioa eta komunikazioa aztergai Jalgi jardunaldietan
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/05/12
Jalgi euskal kulturaren plaza ibiltariak gogoetarako espazioa ere izango du Amurrion. Maiatzaren 26 eta 27an euskal kulturaren transmisioa eta komunikazioa aztertuko dituzte hainbat lagunek Amurrioko Refor enpresaldean. Gogoetarako ez-ezik, transmisio eta komunikazio estrategia zein ekimenak proposatzeko baliatu nahi dira jardunaldiok eta horregatik, egun bakoitzean gaiarekin lotuta ari diren eragileak izango dira protagonistak. Topaguneko kideak ere […]