Select Page

Komunikabideak archivos - Page 2 of 19 - Topagunea

Irrati kolaborazioak
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/09/23
Euskaltzaleen mugimenduaren berri eman eta hizkuntzaren normalizazioaren inguruko berri eta iritziak hedatzeko Info 7 eta Radio Euskadi irratietan kolaborazioak hasi ditugu ikasturte honetan. Info 7 Irratiko Gureaz Blai saioan egunero-egunero Egin Kontu izeneko tarte bat eskaintzen zaio iritziari, 12etatik aurrera. Hilabetean behin kolaboratzen du Topaguneak apiriletik. Sarean daude kolaborazio guztiak eta bertan aurki daitezke hilabete […]
Euskararen aktibismoa birdefinitu behar da?
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/05/13
Urtarrilean egindako Topaldian euskaltzaleen aktibazioa izan genuen aztergai eta bertan landu genituen autoeraketa, ahalduntzea eta performatibitatea, besteak beste. Jardunaldietan jaso zirenetatik abiatuz Hamaika Telebistak “euskararen aktibismoa birdefinitu behar da?” galdetu du bere Ertzak saioan. Saioan parte hartu dute jardunaldian hizlari izan ziren lau lagunek: Elgoibarko Izarra Euskaltzaleen Topaguneko Imanol Larrañagak, Joxemi Zumalabe fundazioko Marta Luxanek, […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/03/01
Astiro bada ere, urratsez urrats hazten eta egonkortzen doa TOKIKOM, toki komunikabideen bateragunea. Joan den astean Eibarren egindako Ohiko Batzar Orokorrean, bi bazkide berri onartu eta -lehen aldiz 2012an eratu zenetik- balantze ekonomiko positiboa aurkeztu zuen Euskal Herri osoko euskarazko toki komunikabideak batzen dituen sozietateak. 2016rako ekintza plan trinko eta mamitsua ere onartu zuten bazkideek […]
Toki komunikabideen edizio berezia, abenduaren 3an
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/12/03
TOKIKOM sareko hainbat hedabidek zenbaki berezia kaleratu dute, erdaraz, euskara ulertzen ez dutenei ere euskal komunitatearen berri emateko. Normalean euskara hutsez argitaratzen diren zazpi toki komunikabidek oso zenbaki berezia kaleratu dute gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko: 2014an AIARALDEA aldizkariak izandako ideiari jarraiki, Beterri-Buruntzaldeko AIURRI, Araban banatzen den ARABAKO ALEA, Elgoibarko BARREN, Debagoienako GOIENA, Uribe-Kostako HIRUKA, […]
PuntuEUS, bazkideontzako eskaintza berezia
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/06/09
PuntuEUS Fundazioak eta CDMon erregistratzaileak akordio bat adostu dute PuntuEUSeko bazkideon artean eskaintza berezia egiteko. Sustapen honen bitartez, domeinua erregistratzea erraztu nahi zaie Internetekiko lotura sortu edo areagotu nahi duten gizarte euskalduneko kolektiboei, .EUS domeinuen erregistroa merkeago eskainita. Ondorioz, PuntuEUS Fundazioko bazkideek .EUS domeinu-izenak erregistratu ahal izango ditugu baldintza berezi hauetan: Erregistro-prezioa: 24,75 € +BEZ […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/05/12
TOKIKOMek edukiak trukatzeko hitzarmena sinatu du Athleticen jarraipena euskaraz egiteko sortu den GEURIA.INFOrekin. Hartara, TOKIKOMeko bazkideek eta GEURIAk elkarren edukiak argitaratu ahal izango dituzte, bien eskaintza aberastuz. Gainera, TOKIKOMek laguntza emango dio Athleticzale euskaltzaleen topagune izan nahi duen GEURIA.INFOri kontu tekniko eta burokratikoetan. Bestetik, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak “Bertatik Bertara eta Beti Eskura” erakusketa zabaldu […]