Select Page

Hizkuntza politika archivos - Page 3 of 6 - Topagunea

O28 manifestazioa Donostian: Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara!
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/02/12
Otsailaren 28rako manifestazioa deitu du Kontseiluak Donostian, “Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara!” lemapean. Azken hilabeteotan hainbat erakundetan hartzen ari diren neurrien kontra epaitegietara jotzen ari dira bai Espainiar estatuko EAEko gobernu delegatua, bai Nafarroako Gobernua eta baita Frantziar estatua ere. Horregatik, euskalgintzatik, euskararen alde hartzen diren neurriak babestu eta helegiteekin desadostasuna agertzeko, Kontseiluak manifestazioa deitu […]
Durangoko Azokak finantziazio publiko handiagoa eta egonkorragoa eskatu du
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/06/10
Durangoko Azokak babes ekonomiko handiagoa eskatu die herri administrazioei Gasteizen, Legebiltzarrean. Kultura, Euskara, Hezkuntza eta Kirol batzordearen aurrean agerraldia egin dute Azoka antolatzen duen taldeak: Gerediaga Elkartea, Berbaro Elkartea, Ahotsenea sortzaileen gunea, Euskaltzaleen Topagunea, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea, San Agustin kultur gunea, Azoka TB, Plateruena eta Kabi@k. Iaz bezela, estu eta larri dabiltzala azpimarratu dute […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/05/20
Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen zerbitzuen hizkuntz kalitatea neurtzeko ebaluazio soziala abiatu du Aldundiak. Aldundiaren egoitza atarietan egiten ari diren inkestez gain, webgune bat prestatu da Gipuzkoako herritarren iritziak biltzeko. Aldundiak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak 2015 urterako euskaraz eskaintzeko konpromisoa hartua du erakundeak, herritarren hizkuntz hautuaren berme gisa, eta, baita ere, zerbitzuen hizkuntz kudeaketaren kalitatearen […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/05/01
Hurbiltzen doa jadanik .eus domeinua erabili ahal izango dugun eguna. Lehen domeinua (Puntueus elkartearen domeinuak.eus) martxan dago jadanik eta apirilean bertan aurkeztu da prozesuaren egutegia. ICANN erakundeak 2013ko ekainaren 14an onartu zuen .eus domeinuaren eskaria eta ordurarte egindako lan guztiak balio izan zuen ibilbide berri bati hasiera emateko. Gerora, ICANNekin kontratua sinatu du prozesua gidatzen […]
Estatuaren esku-hartzea salatzeko hainbat agerraldi egingo dira apirilaren 9an
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/04/03
Azken hilabeteetan Espainiako Gobernuak Euskal Autonomi Erkidegoan duen ordezkariak hainbat udaletako hizkuntza irizpide, araudi eta plangintzaren aurkako neurriak hartzen ari da. Erasoaldiari erantzuteko Kontseiluan biltzen diren euskalgintzako eragileak hainbat ekimen jarri dituzte martxan, martxoaren 20an egindako prentsaurrekoan Kontseiluko Zuzendaritza Batzordeak iragarri zuen moduan. Herritarrei egin zaie dei zuzena oraingoan, errekerimenduak jaso dituzten udalerrietako herritarrei. Tolosan […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/03/10
Nafarroako hainbat euskaltzalek martxoaren 22an Iruñean egingo den manifestaziorako deia egin dute. Nafarroan euskaraz bizitzeko hautua egin duten euskaldunek pairatu behar dituzten oztopoak gero eta handiagoak direla salatuz, agerraldia egitea erabaki dute lurraldeko hainbat euskaltzalek. Horretarako, ondoko manifestua kaleratu dute:   Euskaraz bizirik, Nafarroako Gobernuaren erasoen gainetik Euskaraz bizi nahi dugunok hemen, Nafarroan, gero eta […]