Euskaltzaleen Topagunea archivos - Page 5 of 41 - Topagunea

[Iritzia] Kalera ateratzeko eta aktibatzeko garaia
By Euskaltzaleen Topagunea  /  04/05/2022
1ERATU: Nola antolatu tokiko euskaltzaleen mugimendua?
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/03/22
Abenduan amaitu zen Euskaraldiak milaka euskaltzale aktibatu eta batzordeak sortzea eragin du. Bigarren edizioaren prestakela lanetan gauden honetan, talde horien eraginkortasunaz eta iraunkortasunaz hausnartzea beharrezkoa dela uste dugu, herrietako euskaltzaleen mugimendua egonkortzeko. Antolatuta dauden euskaltzaleen elkarteek herri eta entitateetan modu jarraian eragin dezakete eta inguruko gainontzeko entitateekin elkarlana gauzatzeko bideak zabal ditzakete. Hala, lan ildo berri […]
Euskaltzaleen Topaguneko emakumeok grebarekin bat egingo dugu
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/03/07
Bihar Euskaltzaleen Topaguneko emakumeok grebarekin bat egingo dugu! Lan guztiak, soldatapeko zein doako lanak egiteari utzi eta kaleak hartuko ditugu. Bizitza erdigunera!   Lan talde osoak greba babestuko du eta bulegoak itxira egongo dira.
Ahobizi eta belarriprestak Korrika
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/03/06
KORRIKAn ere ‘ahobizi’ eta ‘belarriprest’ izateko deia egin dute AEK-k eta Topaguneak. Bilboko Itsasadarra itsas-museoan egindako agerraldian hizkuntza ohituren aldaketak epe luzeko ekina eskatzen duela ekarri dute gogora Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak eta Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak. KORRIKAk testuinguru paregabea eskaintzen duela ere azaldu dute.  Euskaraldiaren lehen edizioa joan den urteko abenduaren 3an […]
Udazken bizi baterako prest
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/08/03
Udaldia heldu da, oporrak Topagunean. Abuztuan erabateko etenik ez dugun arren, Topaguneko lankide gehienek oporraldia hartuko dugu hilabete honetan. Horregatik, litekeena da hurrengo asteotan ohi baino mugimendu gutxiago igertzea gurean. Abuztuaren bukaeran indarberriturik bueltatzeko atsedenaldia hartuko dugu. Indarberriturik, baina prest, udazken bizia baitugu aurretik. Urtero izaten dira beteak Euskaltzaleen Topagunearen udagoienak, eta aurtengoa ez da […]
Gazteek euskara nola bizi duten hausnartzeko Gune Irekia
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/04/10
Euskal Herri osoko gazte euskaltzaleak Donostian bilduko dira maiatzaren 5ean, Gune Irekiaren metodologia erabiliz euskara nola bizi duten hausnartzeko. Beti adin talde estrategiko modura agertu izan da gazteena euskalgintzako plangintzatan, baina nahi baino gutxiagotan izan dira gazteak beraiek hausnarketen protagonista (salbuespen azpimarragarriak salbu). Asko hitz egin da gazteetaz, baina nahi baino gutxiagotan entzun da gazteen […]
Euskaltzaleen Topaguneko emakume langileok ere planto
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/03/07
Guk ere bai. Euskaltzaleen Topaguneko lantaldean jarduten dugun emakume langileok martxoaren 8an planto egingo dugula erabaki dugu. Lanuztea elkarrekin erakusteko zenbat balio dugun eta, oraindik ere, zelako gutxi baloratzen gaituzten. Ez gara hainbestek aipatu dituzten eta konpartitzen ditugun arrazoiak errepikatzen hasiko, baina gure errealitatetik saiatuko gara gure motiboak azaltzen.