Select Page

Elkarteak archivos - Page 3 of 25 - Topagunea

Herriz herri euskaltzaleek antolatzen jarraitzen dute
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/12/15
Gero eta gehiago dira herriz-herri egiten ari diren gogoeta saio eta euskaltzaleen elkarteak sortzeko prozesu parte hartzaileak. Euskaltzaleak aktibatu eta antolatzeko saio hauek helburu ezberdinak izan dituzte. Herri batzuetan euskaltzale elkarte berriak antolatzeko helburua jarri diote prozesuari, eta beste batzuetan, elkarteek berarien lehentasunak berrikusteko saioak izaten ari dira. Azken hilabeteotan gainera, Euskaraldia herriz-herri martxan jartzeko […]
Aktibazio ekimenak herriz herri hedatzen doaz
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/11/09
Gero eta herri gehiagotan martxan jartzen ari dira aktibazio ekimenak antolatzeko batzordeak. Iaz Donostian Egian euskaraz bizi ekimenak abiarazitako olatua handitzen ari da eta astez aste gehiago dira antzerako ekimenak martxan jarri dituzten edo martxan jartzea erabaki duten herri eta eskualdeetako euskaltzale taldeak. Euskarak 365 egun dinamikaren barnean 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den […]
Abian da erronka, herrietako batzordeak lanean
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/10/09
Lan-mintegia egin genuen joan den larunbatean, urriaren 7an, EHUk Donostian duen Barriola zentroan. Giro onean joan zen Euskarak 365 egun dinamikaren mintegia, parte hartze handiarekin eta lehen geltokia datorren urtean izango duen erronkari heltzeko gogotsu. Lan prozesua irudikatzeko ariketa izan zen saioa, herrietako batzordeen funtzionamenduaren eta ekimenaren antolaketaren urratsen gainean aritzeko ariketa praktikoa.  Parte hartzaileen […]
Aktibaziorako gida eta esperientzien bilduma argitaratu ditu Bagera elkarteak
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/09/14
Egia auzoan hasitako dinamika gero eta herri gehiagotara zabaltzen ari dela kontuan hartuz, Donostiako Bagera elkarteak esperientzia ezberdinak bildu eta argitaratu ditu. Horrekin batera, aktibaziorako gida bat ere osatu du, antzeko esperientziak martxan jarri nahi dituztenentzako. Uztailean argitaratu eta abuztu bukaeran aurkeztutako argitalpen hauen aurkezpenean aktibazio kolektiborako bidean egitasmo hauek egindako ekarpena azpimarratu dute Bagera […]
Berbetan jardunaldiak egingo dituzte Ermuan
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/02/28
Ermuko Euskal Birusa euskaltzaleen topaguneak eta beste hainbat euskalgintzako eragilek antolatuta, aurten ere Berbetan jardunaldiak egingo dituzte Lobiano Kultur Etxean, euskararen gaineko gogoetak egiteko. Hiru egunetan egingo dituzte jardunaldiak aurten: Martxoaren 14an Emun-eko Inaxio Usarraldek ondoko galderari erantzungo dio: “non jarri behar dugu arreta euskaraz gehiago hitz egin ahal izateko?” Martxoaren 28an Donostiako Egia auzoko […]
Aste BATzuk Euskararen Eroaleak ekimena martxan jarriko dute Errenterian
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/02/27
Errenteriako Lau Haizetara Euskaltzaleen Topaguneak eta Xenpelar AEK euskaltegiak apirilaren hasierarako erronka bota diete herriko euskaltzaleei, euskararen eroale izateko erronka. Apirilaren 1a eta 8a bitartean Aste BATzuk Euskararen Eroaleak ekimena izango dute, aste betean euskaldunok 24 ordutan euskaraz bizitzeko ekimena hain zuzen.  Donostiako Egia auzoan abiatu eta herriz-herri hedatzen ari den ekimenaren hurrengo erronka Errenterian […]