Select Page

Elkarteak archivos - Page 25 of 25 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  09/04/20
Bizi al daiteke euskaraz Iruñean? Galdera honekin ekin dio Iruñeako Karrikiri elkarteak hausnarketa prozesuari, Iruñerriko euskaldunen arteko zubiak eraikitzeko asmoa adieraziz. Jardunaldiak egingo dituzte maiatzaren 23an Arrotxapeako Juan de Beunza kaleko kultur aretoan, elkarteko bazkideen eta Iruñeako euskaldunen artean ideiak trukatu eta iritziak jasotzeko. Blog batean jasoko dute hausnarketaren inguruko informazioa.   Irudia: Karrikiri elkartearen […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/04/17
Apirilaren 26an ospatuko da aurten Erandioko Berbots euskara elkarteak urtero antolatzen duen Kanpomartxo eguna. Aurtengo Kanpomartxo eguna Kukularran egingo du Berbots elkarteak eta, urtero moduan, Erandio zein inguruko euskaldunen topagune izango da. Programa oparoa prestatu dute egunerako: Egun osoan zehar umeentzako jolasak izango dituzte 12,00etan Dantzariak 13,00etan Bertsolariak 14,30etan Herri bazkaria 17,00etan Kantuak eta pailazoak […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/12/04
Arrasateko AED elkarteak 2008 urteko Ukan saria jaso du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuaren eskutik. Aurten 25. urteurrena ospatu du AED-k eta horixe bera saritu da: euskara elkarteen mugimenduan izandako aitzindaritza, alde batetik, elkarte berritzaile eta bide-erakuslea izatea, bestetik, eta zabaltasunaren alde izandako jarrera, azkenik. Urteurrena ospatzeko ekitaldia burutzen ari ziren Arrasaten, hain zuzen ere, sariaren […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/10/16
     Portugaleteko Harribola, Santurtziko Bai Esan, Erandioko Berbots, Getxoko Bizarra Lepoan eta Barakaldoko Sasiburu Euskara Elkarteek, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekin batera,  formatu txikiko kultur zirkuitua antolatu dute datozen asteotarako.     Kultur Errotaren asmo nagusietako bat kultur eskaintza herrietara hurbiltzea da. Horretarako, ohiko eskaintzaz gain, eskualde zirkuituak ere antolatzen dira. Horrela, hurbil dauden euskara elkarteen kultur […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/05/21
Bazkide berria onartu du Topaguneko Zuzendaritza Batzordeak maiatzaren 15ean egindako bileran. Legazpiko ZingiZango euskara elkartea da, hain zuzen, bazkide berri hori. Elkarte gaztea da ZingiZango, baina Legazpian urtetan izandako tokiko komunikazioa lantzeko tradizioari heldu diote www.zingizango.com atariaren bidez (Topagunearen sorreran Legazpin Ene Bada aldizkariak ere parte hartu zuela gogoratu dute beraien webgunean ). Bestelako arloetan […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/03/28
Topaguneak eta Goierriko lau elkartek elkarlanean antolatuta, Goierriko lau herritan burutuko den kultur zirkuitua aurkeztu da Ordizian egindako prentsaurrekoan. Apirilaren 3a eta 22a bitartean burutuko dira kultur emanaldiok eta ondoko ezaugarrietan laburtu dituzte sustatzaileek zirkuituaren ezaugarriak: Formatu txiki eta kalitate handiko kultur ikuskizunak izango dira. Kultur arlo anitzeko emanaldiak eskainiko dira. Musika, diaporamak eta antzerkia […]